KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Genero kontuetan hasi nahi? Itzuli
Autorea: InteRed

Data: 2014

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Nortasun eta aniztasun kulturala, Demokrazia eta parte hartzea , Bakea eta liskarra, Giza eskubideak

Baliabide-mota: Hezkuntza-esperientzia

Hartzaileak: Hezitzaileak

Genero kontuetan hasi nahi?
 

Azalpena

Garapen eta Herritargo Globalerako Hezkuntza (GeHGH) martxan ipinita, Genero-Ekitatea jorratzeko premia nabarmendu nahi izan dugu, egungo arazo sozialak aztertu eta ulertzeko oinarrizko lanabesetako bat delako. Horretan baliatu dugun metodologia InteRed-en “Actúa con cuidados. Transforma la realidad” mobilizazio-kanpainan sartutako “Jóvenes actuando con cuidados” izan da; horren genero-perspektibak eta ikuspegi sozial hezitzaileak, izan ere, gure errealitatearen araberako lan-markoa eratzea ahalbidetu dute.

Alde batetik, Generoa Zaintzea eta Heltzearen Etikaz irakasleak trebatzeko eta sentsibilizatzeko prozesua egiten da; bestetik, gizarte ekimen eta gazteen ahalduntze prozesua, DBH. Heziketa Ziklo edota Batxilerrean diharduten Gazteen Mobilizazio Taldeak osatuz; horiek, bere aldetik, antolatuko dituzten mobilizazio sozialeko jarduerak ikastetxean edota inguruetan garatuko dira, Garapen eta Herritargo Globalerako Hezkuntzarako  (GeHGH) ikuspegitik, tokian tokiko aldaketa sozialak sortarazteko.

Gazteen informazio, kontzientzia hartze eta jardutea sistematizatu ahal izateko, Zerbitzu bidezko Ikaskuntza (ZbI) delako metodologiaz baliatuko gara, ekintza sozialeko jokabideak iristeko xedez, hezkuntza formalaren esparruan hezkuntza ez-formaleko lanabesak sartuz.



 

Helburuak

Esperientzia hau 2014ko uztailean, Malagan, "Escuela transformadora" izeneko I. Kongresu Andaluziarrean aurkeztu zen. Horren memoria Kaidara-n dago eskuragarri



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu Exp_Kaidara_40_ESP.pdf
Castellano
Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Sortuz irakatsi, eraikiz ikasteko

Ebaluazioa —ikaslea entzute modura hartua— eta horren emaitzak hezkuntza-praktikara aplikatzea balioesteak bultzatu gintuen, denon artean, gaitasun pertsonalaren bilakaeran bila has gintezen.  “Ez gara jardunbide egokien egile, bilatzaile baizik". “Gure aditzak gerundioan jokatzen...... [+]


 


…adin berekoekin

Nola antolatu eragin politikoko ekintza bat ikasgelatik?

Munduak elkarlotuz proiektuaren (MEP) 2011-2012 edizioan era telematikoan eginiko lanak eta lurralde-topaketan landuriko ondorioak abiapuntu hartuta, ikasgelan prestatu genuen intzidentzia-egintza Kataluniako Parlament-eko diputatu batekin; jarduera horrek eman zion amaiera Katalunian MEPen 11-12...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Enarak hegan egingo badu, "haurretatik" ikasi beharko ametsetan

Esperientzia hau, Munduak elkarlotuz_Enara ametsak proposamena Haur hezkuntzarako eginiko egokipena da, ipuin baten bitartez migrazioen kontua, zergatiak eta ondorioak ez ezik, errealitatea aldaraziko duten gizabanakoaren eta gizataldearen jarrerak jorratu ahal izateko. Esperientziak frogatu duenez,...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2019