KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Irak, azalean Itzuli
Autorea: Ferran Polo

Data: 2003

Gaiak: Bakea eta liskarra, Giza eskubideak

Baliabide-mota: Material didaktikoa

Hartzaileak: 12 - 14 urte artekoak, 14 - 16 urte artekoak, 16 urtetik gorakoak

Irak, azalean
 

Azalpena

Global express-eko edizio honetako helburua, era guztietako liskar armatuetan eragina duten aktore eta faktoreak ezagutu eta atzematea da. Era horretan, hedabide batzuek xede duten arazoen sinplifikazioa gainditu eta agerian uztea nahi da.

Argazkien azterketa abiagune hartuta, lehendabiziko jardueraren xedea da irudiek sortarazitako sentimenduak azaleratzea eta liskar armatuen gordinkien nozitzen dituena biztanleria zibila dela erakustea. Egungo Iraken mapara eta izaniko itun eta hitzarmenetara so eginik ikusiko dugu, kolonizazioaren ondorioz, muga artifizialak dituen estatua dela Irak; horrek beste hainbat arazo ere erakusten ditu, hala nola egungo mugak eta bertan bizi diren nazionalitateenak bat ez etortzea. Horrela ikusten da kurdu herriaren drama, adibidez, Irak, Turkia, Siria eta Iranen sakabanaturik. Ondoren petrolioak gure bizimoduan duen garrantziaz eta Iraken liskarrean duen eraginaz gogoeta egitera dei egiten zaio ikasleari. Hurrengo jardueran ikasleak ikertzaile jokatzeko eta hedabideen irakurketa kritikoa egiteko aukera izango du. Bukatzeko, nazioarteko bahiketaren ondorez, Irakeko herritarrek nozitzen duten giza eskubideen urraketa agerian utziko da.



 

Helburuak

Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena.

Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu Iraq_actividad_CAS.pdf
Castellano
Deskargatu Iraq_actividad_CAT.pdf
Català
Deskargatu Iraq_actividad_EUS.pdf
Euskara
Deskargatu Iraq_actividad_GAL.pdf
Galego
 
Behera kargatu ondoko artxiboak    
Deskargatu Iraq_dossier_y_guia_CAS.pdf

Iraq_dossier_y_guia_CAS.pdf

Deskargatu Iraq_dossier_y_guia_CAT.pdf

Iraq_dossier_y_guia_CAT.pdf

Deskargatu Iraq_dossier_y_guia_EUS.pdf

Iraq_dossier_y_guia_EUS.pdf

Deskargatu Iraq_dossier_y_guia_GAL.pdf

Iraq_dossier_y_guia_GAL.pdf

Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Beldurrak. Heriotza

Eskolak bizitzako errealitateei irekita egon behar du, eragozpenik gabe baina, hori bai, errespetu osoz. Bizitza eta heriotza txanpon beraren bi alderdiak dira eta ez dago bata bestea gabe. Berarekin bizi gara egunero eta berari begiratu nahi ez izateak ez du desagerraraziko. Lan-proiektu honek...... [+]


 


…adin berekoekin

Berdintasunezko elkarbizitza

Proposamen honen helburua genero-parekidetasuna jorratzea da, norberaren izaera sano osatzetik abiatuta, estereotipoak hautsita eta aniztasuna onartuta. Hainbat jarduera eta metodologiaz baliatuz, bai gertuko ingurunean, bai testuinguru globalagoetan, generoa dela bide, jazotzen diren desberdinketak...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

DENIP ospatzea

Esperientzia hau DENIP-en (Bortizkeriarik ezaren eta bakearen eskola-eguna) inguruan gorpuztu zen. Ikastegiko proiektu horretan, ospakizunaren inguruan, elkarbizitzaren gaia jorratu zen, horretara begirako hezkuntza sustatzeko, eskolako bizitza aktiboan parte hartzea bizkortzeko, taldea sendotu...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2017