KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Demokrazia, hautestontzietatik haratagoItzuli
Autorea: Mireia Claverol, Marga Florensa

Data: 2015

Gaiak: Demokrazia eta parte hartzea

Baliabide-mota: Material didaktikoa

Hartzaileak: 12 - 14 urte artekoak, 14 - 16 urte artekoak, 16 urtetik gorakoak

Demokrazia, hautestontzietatik haratago
 

Azalpena

Global express honek demokraziaren egungo egoera aztertzeko elementuak eman eta gaur demokraziak duen erronka nagusiari —herritarrak parte-hartzaile eta askeak izatea— erantzuna emateko proposamen batzuk agertuko ditu. Gizartearen eraikuntza herritarren partaidetzaren bitartez bakarrik lor daitekeela eta parte hartzea ikasi, irakatsi eta bizitzen den prozesua dela azpimarratu nahi du materialak, jardueren bitartez. Parte hartze politikoari doakionez, Espainiako demokrazian hauteskundeen funtzionamendua jorratuta, gazteek egiaz politikatik paso egiten duten eztabaida dadin proposatuko da, bi jardueraren bidez.

Sei jardueratan zehar adieraziko da edonork har dezakeela parte, nork bere ahalbideen arabera, aditze eta errespetu jarreraz beti ere, horretarako baldintzak aproposak badira. Material honekin lortu nahi da ikasleak parte hartze kontzeptuaz hausnarketa egin eta den-denok eguneroko bizimoduan (etxean, eskolan, auzoan, lagunartean, etab.) gauzatzen ditugun esku hartze modu desberdinez kontzientzia har dezan.



 

Helburuak

Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena.

Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu GE_democracia_ES.zip
Castellano
Deskargatu GE_democracia_CAT.zip
Català
Deskargatu GE_democracia_EUSK.zip
Euskara
Deskargatu GE_democracia_GAL.zip
Galego
Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Konpromiso hauxe dugu urarekin: ...

Jarduera honen helburua, denen artean ura aurrezteko eta egokiro erabiltzeko ohiturak eguneroko bizimoduan txertatzea da. Ateratako ondorioak horma-kartelean agertuko dira, "Noaga, ura eta gu" eta "Urarekin jolasean", jarduerei amaiera emateko saioan. Jarduera horrekin,...... [+]


 


…adin berekoekin

Gaitasunkako curriculuma Moodle-n

Gizartea geroz eta digitalagoa dela berrestetik hasten da esperientzia hau; ondorioz, ikaslea TIC-TAC alorreko gaitasun handiaz jantzi ezean, analfabetismo funtzionala sustatzen ari gara. Praktika hau osatuko duten saio horietako bakoitzean curriculumeko zenbait aspektu metodologiez eta baliabideez...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Munduak elkarlotuz, gure eskola eraldatuz

Munduak elkarlotuz proposamenaren markoan, ikastetxe jakin batean irakasten diren hezkuntza-maila denetan garaturiko ikastegi proiektuaren proiektua aurkeztuko digu esperientzia honek. Proiektuan denak inplikatu dira: ikasle-irakasleak, gurasoak, kanpoko pertsona batzuk eta Guadalinfo-ko (gizartea...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2018