KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
"Herritargo globalerako hezkuntza" Nazioarteko Agiria Itzuli
Autorea: Red Internacional de educadores y educadoras para una ciudadanía global

Data: 2008

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Nortasun eta aniztasun kulturala, Demokrazia eta parte hartzea , Bakea eta liskarra, Giza eskubideak

Baliabide-mota: Liburuak, artikuluak, txostenak

Hartzaileak: Hezitzaileak

 

Azalpena

Mundua eraldatzeko indarra izango duen heziketa egoki baten laguntzaz bultzaturik, bestelako gizarte bat eratzea posible dela etsi-etsian sinesten duten hainbat herrialdetako hezitzaileen erakundeek kolektiboki osatu dute agiri hau. Hori lortzeko, gure ustez premia larrikoa da eskolan herritargo globalerako hezkuntza sustatzea, bizitzarako hezkuntzaren markoan; halakotzat jotzen dugu arduratsuak izango diren, eta Planetako justizia eta iraunkortasunarekin konpromiso hartua izango duten herritarrak prestatzen lagunduko duen hezkuntza, gizakia aberasteko iturri den heinean, aniztasuna estimatu eta errespetatzea, ingurugiroa eta kontsumo arduratsua defendatzea, giza eskubide indibidual eta kolektiboak errespetatzea, generoen berdintasuna aintzat hartzea, liskar eta gatazkak konpontzeko tresnatzat elkarrizketa, gizarte zuzenago eta solidarioago baten sorreran parte hartzea, erantzukizuna eta konpromisoa lehenesten dituena, hitz batez.



 

Helburuak

Cidac-ek (Portugal), Inizjamed-ek (Malta), Intermón Oxfam-ek (Espainia) eta Ucodep-ek (Italia) osaturiko Nazioarteko Kontsortzioak sustaturik, Cortonan (Italia) 2008ko uztailean eginiko "Herritargo globalerako hezkuntza" I. Nazioarteko Mintegian aurkeztu zen agiri hau.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu 091224_Manifiesto_internacional_es.pdf
Castellano
 
Behera kargatu ondoko artxiboak    
Deskargatu 091224_International_manifesto_ing.pdf

091224_International_manifesto_ing.pdf

Deskargatu 091224_Manifesto_internacional_pt.pdf

091224_Manifesto_internacional_pt.pdf

Deskargatu 091224_Manifesto_internazionale_it.pdf

091224_Manifesto_internazionale_it.pdf

Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Paulo Freire: herritargo globalera iristeko hezkuntzara ekarpenak. Begiratu bat geure praktiketara.

Esperientzia hau Malagako irakasle talde batek eta Intermón Oxfamek Andaluzia eta Kanarietan duen hezkuntzarako arduradunak burutu dute. Denen artean auto-hezkuntzaren proiektua bultzatu zuten, hots, Paulo Freireren bibliografia irakurri eta hori jendaurrean azaltzea, autoreak aldarrikatzen duenez,...... [+]


 


…adin berekoekin

H5N1, joa eta hondoratua

H5N1 birusaren gaineko informazioa emanez, botikak eskuratzea den problematikaz informazioa helaraziko zaie ikasleei. Horrela erdietsiriko informazioa eta hedabideetatik iristen zaiena elkarrekin erkatzearen helburua, gai horri buruz ikasleek beren iritzia sortzea da. Jarduera honekin lortu nahi...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

"Kalitate irizpide" haietatik gelako curriculumera arte

Herritargo Globalerako Hezkuntzako edukiak ikasgelan jorratu nahi dituen irakasleak, egunerokotasunean eta ohiko hezkuntza-praktika baztertu gabe egin ahal izan dezan espazioak eta motibazioak sortzean datza esperientzia hau. Proiektu honen bitartez, "kalitate irizpideak" hezkuntza-etapa...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2019