KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Kaleidoskopio bilduma. Doako deskarga Kaleidoskopio bilduma. Doako deskarga

Nahi baduzu, Kaidaran prest dituzu “Kaleidoskopio” bildumako lehen bost liburuak deskargatzeko, PDF formatuan eta dohain. Hona tituluak: ·         Urtebetetze koloretsua (6-8 urtekoentzat) ·         Bizitzeko ipuinak, pentsatzeko ipuinak (8-10 urtekoentzat) ·         Desberdinak, baina ez bestelakoak (10-12 urtekoentzat) ·         Neska berria dugu gelan (12-14 urtekoentzat) ·         Berdintasunezko elkarbizitza (14-17 urtekoentzat) Proposamen hauen helburua, genero-berdintasunaren inguruko gaiak jorratzea da, nork bere nortasuna era osasuntsuan osatzearen bitartez, estereotipoak suntsituta eta aniztasuna onartuta. Hainbat jarduera eta metodologiaren bidez, genero-arrazoiak direla medio, gertuko ingurunean eta testuinguru globalagoetan jazotzen diren desberdintasun-kasuak atzeman eta aitortzea da helburua. Era berean, berdintasun mailan, bizitza osatu eta partekatzeko desberdintasuna eta aberastasuna balioetsiko duten jarrera eta jarduerak susta  daitezen nahi da. Kaleidoskopio bildumaren jatorria Munduak Elkarlotuz (http://www.conectandomundos.org) nazioarteko proiektuan datza. Material hauei esker, irakasleak eskura izango ditu Oxfam Intermón-en herritargo globalerako Hezitzaileen Sarearen sustenguz gorpuztutako “Berdintasunerako... [+]
 
Hezkuntza Aldarazlearen eta Herritargo Globalaren aldeko Mugimenduaren I. Topaketak Hezkuntza Aldarazlearen eta Herritargo Globalaren aldeko Mugimenduaren I. Topaketak

Herritargo globalerako Hezitzaileen Sarearen ordezkari diren hogei bat lagunek parte hartu genuen azaroaren 4, 5 eta 6an, Los Negralesen (Madril), Hezkuntza Aldarazlearen eta Herritargo Globalaren aldeko Mugimenduaren I. Topaketan,  Red Redec – Hezitzaileen Sare Solidarioko (Entreculturas) kideekin, EDUKALBOAN (Alboan) Elkartasunerako ALBOANgo hezitzaileen sarearekin eta Hezkuntza Zentroen Transforma (InteRed) Sarearekin. Hiru egun horietan, laurogei pertsonatik gora aritu ginen Herritargo Globalerako Hezkuntza Aldarazleak dituen erronken inguruan eztabaidan eta hausnarketan, bai irakasleon bizipen eta eskarmentuetan oinarriturik, bai beste hainbat ikuspegitatik begiratuta, Fe y Alegría gobernuz kanpoko erakundeko kideen, Fundaçao Gonzalo Silveira (Portugal) erakundearen eta hezkuntza alorreko hainbat espezialistaren —hala nola Sandra Boni (EHU) eta Miguel Ardanaz (Global Research Education)— parte-hartzearekin. Horiek garrantzitsuak izanik ere, azpimarratzekoa da Hezkuntza Aldarazlearen eta Herritargo Globalaren aldeko Mugimendu hori sendotu eta finkatu genuela, topagune eta lan kooperatiboko gunetzat,  eta herritargo globalerako hezkuntzaren aldeko gune eragiletzat. Informazioa zabaldu nahi baduzue, jo hona: http://www.educaciontransformadoraglobal.org/, edo Facebooken: Movimiento Educación Transformadora Global. [+]
 
2016-2017 ikasturterako hezkuntza-proposamenak 2016-2017 ikasturterako hezkuntza-proposamenak

Deskargatu triptiko hau eta kontsulta ezazu zein diren herritargo globalera begirako hezkuntza alorreko proposamen berriak, in https://oxfamintermon.s3.amazonaws.com/sites/default/files/documentos/files/Hezkuntza%20proposa%20menak%202016-2017.pdf Herritargo globala izeneko korronteak pertsona guztien duintasuna aintzat hartuko duen eredu sozial eta politikoa proposatzen du; eredu horren arabera, herritarra tokiko eta planetako komunitateko kide izateaz jabe da eta mundu bidezkoago eta jasangarriagoa osatzeko konpromiso aktiboa hartu du. Ikuspegi horretatik, herritargo globalera begirako hezkuntzak aniztasuna aintzat hartu eta baloratzearen alde, ingurugiroa babestearen alde, ardurazko kontsumoaren alde eta giza eskubide indibidual eta sozial guztien alde egiten du. [+]
 
BERDINAK. Amai dezagun muturreko desberdintasunarekin, bada arauak aldatzeko garaia BERDINAK. Amai dezagun muturreko desberdintasunarekin, bada arauak aldatzeko garaia

"BERDINAK. Amai dezagun muturreko desberdintasunarekin, bada arauak aldatzeko garaia" kanpainaren bidez Oxfam-ek jakinarazi nahi du, munduko populazioaren %1ek planetako aberastasunen erdiak biltzen dituelarik, biztanleriaren gainerako %80k gastu publikoaren murrizketak eta austeritate politikak nozitzen dituenez, desberdintasuna areagotzen ari dela. Baina bizitzak arriskuan ezartzen dituen eta pertsonari duintasunez bizitzea galarazten dion muturreko desberdintasun hori saihesteko modukoa da: lehentasunen eta borondate politikoaren kontua da. Herritargo globalera begirako hezitzaileen sarekook eta Oxfam Intermón-ekook etsi-etsian sinesten dugu eskola aldatzea mundua aldatzea dela. Horregatik, 14-15 ikasturte honetan, Munduak Elkarlotuz eta Global expres hezkuntza-proposamenekin, kalitatedun zerbitzu publiko unibertsalak desberdintasun ekonomikoaren aurkako borrokan trena ahaltsua direla ikustarazi nahi dugu. [+]
 
Global express Global express

Ya tenemos aquí la nueva edición del Global express “Derechos muy torcidos” con el que analizaremos el sistema de derechos, las situaciones de injusticia y la falta de equidad en el acceso a los mismos y, además aprenderemos a: ·         Reconocer los derechos sociales básicos como elementos necesarios para luchar contra la pobreza y la desigualdad, ·         Entender cómo un sistema fiscal justo puede contribuir a que no se desmantele el sistema de derechos, ·         Reflexionar sobre el papel de la ciudadanía organizada para contribuir al cambio social.   Con el Global express podremos trabajar temas y acontecimientos de dimensión global con impacto local que tienen espacio en los medios de comunicación.  [+]
 
Doan deskargatzeko Doan deskargatzeko

"Herritargo globala" bildumako lau liburuak pdf formatuan prest dauzkazu Kaidaran dohainik deskargatzeko. Hona horien tituluak: Herritargo globalerako hezkuntza eta ikastetxeak; begirada eraldatzailea  Eskola aldatzeko arrastoak  Protozoo intsumisoak. Herritargoa eta kontsumo arduratsua  Hezkuntza-zentro eraldatzaileak: herritargo globala eta eraldakuntza soziala  Herritargo globalera begirako praktikak planifikatu eta ebaluatzeko tresnak Herritargo globala izeneko korronte sozialak, mundu bidezkoago eta iraunkorrago bat lortzeko konpromisoa hartutako herritargo-eredu berri bat sustatzen du. Ikuspegi horretatik, herritargo globalerako hezkuntzak aniztasuna errespetatu eta balioestearen alde, ingurumena babestearen alde, ardurazko kontsumoaren alde eta giza eskubide indibidual eta sozialen alde egiten du. Testuinguru horretan, Intermón Oxfam -en "Herritargo Globala" bildumaren helburua, gure ikastetxeetan eta gizartean elkarrizketa, parte hartzea, erantzukizun partekatua eta eraldatzeko konpromisoa indartuko dituzten lanabes teoriko eta praktikoak eskaini nahi ditu. http://www.kaidara.org/ek/ciudadaniaglobal [+]
 
   Heldu etorkizunari, ez utzi lapurtzen! Heldu etorkizunari, ez utzi lapurtzen!

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren (HKHLO, LOMCE) arestiko onespena dela eta, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sareko kideok berriz gure gaitzespen nabaria agertzen dugu eta, bide batez, Lege hori elkarrizketa sozialik izan gabe salatu nahi dugu. [+]
 
Hamar urtez Munduak elkarlotzen: bidegabekeriaren aurka, ikasgelatik Hamar urtez Munduak elkarlotzen: bidegabekeriaren aurka, ikasgelatik

Orain dela hamar urte Intermón Oxfam–eko irakasle talde batek Munduak elkarlotuz proiektua bultzatu zuen. Geroztik, hezkuntza-proposamen horretan 41 herrialdetako 127.000 ikaslek hartu dute parte, 1.700 ikastetxe baino gehiagotan. Munduak elkarlotuz proiektuak ikasgelako jarduera eta sareko kolaborazio-lana uztartzen ditu, zortzi hizkuntzatan mintzatzen den plataforma telematiko baten bitartez. Bertan esku hartzen duten ikasleek (6 - 16 urte artekoak) injustiziaz eta bere zergatiez hausnarketa kritikoa egin eta beste ikasle batzuekin ikuspuntuak partekatzeaz gainera, egintzazko alternatibak planteatu eta gauzatu ere egiten ditu. Irakaslearen rola "tradizionala" ez bezalakoa da, prozesuak erraztearen figuratik gertuago dago, hots, eztabaidak piztu, gogoeta inspiratu, eta gauzak ikertu eta aurkitzen ditu, bere ikasleekin batera. Munduak elkarlotuz hezkuntza proposamenean hamar urtez beharrean jardundakoan ebaluazioa egin da; bertan, urte horietan egindako lana eta erdiespenak txosten batean sistematizaturik agertzen da eta, horiekin batera, atzemaniko berrikuntza-elementuak ere agertzen dira. Ebaluazio horretatik hainbat ondorio atera dira, hala nola: - Jardueran parte hartzen duten irakasleen %80ren iritziz, proposamenak, jorratu edo aztertu den gaiarekiko ikasleen jarreretan aldaketak sortarazten ditu eta, gainera, ikasgelako harremanetan eragin onuragarria izan du. - Errepikapen indizea %30ekoa da eta parte hartzaileen %10ek lau... [+]
 
Etorkizuna ez diezagutela lapur! “Hiritartasun Globalerako Hezitzaile”en sareko manifestua Etorkizuna ez diezagutela lapur! “Hiritartasun Globalerako Hezitzaile”en sareko manifestua

Izenpetzaileok, maila eta esparru ezberdinetako irakasleok, “Hiritartasun Globalerako Hezitzaile”en sarekideak garenok, sufritzen ari garen eta, oso era gogorrean, familia batzuek pairatzen duten egoera ekonomiko eta sozialaren aurrean, gure ahotsa entzutea nahi dugu. Beste talde batzuek egin duten bezala, uko egiten diogu gobernuak gaurko krisia dela eta egiten ari diren kudeaketari. Gobernu-erakundeek botere ekonomikoak ezarritako interesari erantzuten diote, etekinak edozein preziotan bilatzen duenari, alegia. Eta guk irmoki uste dugu badaudela beste alternatiba batzuk konponbideak bilatzeko. Hain zuzen ere, erabateko desadostasuna adierazi nahi dugu betikoak kaltetzen dituzten murrizketa antisozialen aurrean. Ez dugu onartzen krisia eragin dutenek hipokrisiaz denoi ahaleginak eskatzerik. (...) Hemen irakurri manifestu osoa. [+]
 
Ikasleen eta, oro har, herritarren aurka Poliziak burutu dituen bortizkeriazko egintzak direla-eta, Valentzia eta Murtziako herritargo globalerako Heziketa Sareko irakasle taldearen adierazpena Ikasleen eta, oro har, herritarren aurka Poliziak burutu dituen bortizkeriazko egintzak direla-eta, Valentzia eta Murtziako herritargo globalerako Heziketa Sareko irakasle taldearen adierazpena

Valentzia eta Murtziako erkidegoetako herritargo globalerako Heziketa Sareko irakasle taldeak hauxe adierazi nahi du: eskubidez eta askatasunez, egungo eta Valentziako Erkidegoan eratzen ari den etorkizuneko egoeraren kontrako manifestazioa egiten ari ziren Lluís Vives ikastetxeko ikasleen eta, orokorki, herritar guztien aurka, Estatu espainiarreko Segurtasun Indarrek burutu dituzten bortizkeria egintzak errotik gaitzesten dituela. Irakasle eta hezkuntzarekin loturiko gainerako profesionalen taldea garen aldetik, ezin onar dezakegu hezkuntzan egin dituzten murrizketa larriak eta gainerako bidegabekeriak salatzen dituzten pertsonak etsaitzat hartzea. Egoerari ezin onartuzkoa deritzogunez, Valentziako Erkidegoko eta Estatu osoko ikastetxeek Lluís Vives ikastegiarekin bat egin dezaten  eskatzen dugu, besteei eginiko erasoa norberak nozitutakotzat joaz. Pertsonak iraintzea, laidotzea, jipoitzea larri eta onartezina bada ere, are larriagoa da funtsezko eskubideei eta ikasgelan bertan eta kanpoan egunero defendatu behar dugun herritargo kontzeptuari eraso egitea. Irakasle eta hezkuntzako profesional guztiei ez ezik, herritar denei ere gonbit egiten diegu beraien inguruan mezu hau hedatzeaz gainera, gertatutakoa (horrelakorik berriro ez, otoi!) salatzen lagun dezaten. Era baketsuan, ardura sozial eta politikoz elkarrizketa, salaketa eta borroka eginez diharduten herritarren batasunaren alde ager daitezen eskatzen diegu. Valentzia, 2012ko otsailaren... [+]
 
CRECE: Etorkizun hobea lantzea CRECE: Etorkizun hobea lantzea

... [+]
 
Estatu espainiarreko Estatu espainiarreko

"Munduak elkarlotuz" proiektuaren estatuko topaketa izan ohi da hainbat lurraldetan esku hartutako ikasleek elkarlanean jarduteko espazioa. Aurtengoan, hamabost hiri espainiarretako 63 ikaslek, 18 irakaslek lagundurik, estatuko "Munduak elkarlotuz" proiektuaren topaketan  hartu dute parte maiatzaren 16tik 18ra arte, Bartzelonan. Topaketa bi unetan egituratu zen: kongresua eta jendaurreko ekitaldia. Kongresuan (maiatzaren 16 eta 17an egin zena), lurraldeetako topaketetan ateratako ondorioak jorratu ziren, agiri komun bat osatzeko xedez. Bestetik, parte-hartzaile guztion artean lan bat egin genuen geure ikastetxeetatik mundu interkulturalaren aurrean herritarrek bete behar duten paperaren inguruan kanpaina bat martxan jartzeko; "Munduak elkarlotuz – Aldatzen ari den mundua – osatzen ari den puzzlea" proiektuan parte hartutako 16.000 lagunek eginiko lanaren ondorioetatik abiatu da oraingo fasea. Azken ekitaldia Bartzelonako Udaletxean egin zen maiatzaren 18an. Bertan, ikasleek aurkeztu zuten agirian, Carles Campuzano-ri (Espainiako Diputatuen Kongresuan, Convergència i Unió alderdiko kidea) eta Raül Romeva-ri (Europar Parlamentuan eurodiputatua, Iniciativa per Catalunya-Verds alderditik) immigrazio gaiaz  salaketak, konpromisoak eta eskakizunak aurkeztu zizkieten, eta politikariek erantzuna eman zieten. [+]
 
Robin Hood-ek gezia Sarkozy-ri entregatu Robin Hood-ek gezia Sarkozy-ri entregatu

Madril, 2011ko otsailaren 17an: Robin Hood-ek bere gezia Bruno Delaye Frantziako enbaxadoreari entregatu eta honek jaso du, Nicolas Sarkozy-ren izenean. Ekitaldi horren bidez, seihileko honetan G20 taldearen lehendakaritza duen hexagonoari gomit egin zaio, etorkizunean ere finantzen nazioarteko transakzioei zerga —"Robin Hood zerga" izengoitikoa— jartzearen alde joka dezan, pobreziaren aurkako dirua biltzeko. Horrekin batera, Espainiako 17 hirik, era sinbolikoan frantziar enbaxadak "inauguratu" dituzte; horietan, legendako pertsonaiak gezia jaurtiko du, ekimen honekin bat eginez. Ekimen hau, "Robin Hood Zerga Aliantza" (Ayuda en Acción, InspirAction, Intermón Oxfam, Plan Internacional, Plataforma Acción por la Salud Global eta Save the Children elkarteek) antolaturik eta Sindikatuen arteko Pobreziaren kontrako Aliantzak sostengaturik, 20 herrialde baino gehiagotan ospatzen den “Egintza Orokorreko Egun" horren osagaietako bat da. Informazio zabalagoa jaso nahi izanez gero: www.QueNoPaguenLosDeSiempre.org [+]
 
Haití: handik urtebetera Haití: handik urtebetera

2010eko urtarrilaren 12an Richter eskalan 7,3º-ko lurrikarak Haiti bortizki astindu zuenez, bertan berrehun mila lagunetik gora hil  eta milioi bat inguru etxerik gabe gelditu ziren. Ezbeharraren berri izanik, laguntza humanitario zabal konplexua jarri zen martxan baina, halaz ere, urtebetea igarota ere, hango Estatuak eta nazioarteko komunitateak herria berreraikitzeko lanetan aurrerapen gutxi lortu dute. Hori, bi analisitan aztertu dugu: 'Larrialdirik berreraikuntzara' eta 'Haití bere galmendian' izeneko lanetan, hain zuzen. Lanok zuen ikasleekin jorratu nahi baduzue, Kaidaran “Haití: lurra ikaratzen denean”, bigarren irakaskuntzako ikasleei zuzenduriko hezkuntza-proposamena duzue, lurrikararen zergati eta ondoreak ez ezik, horrek pobreziarekin dituen loturak ere aztertu ahal izateko. Lurrikararen ondorioei, Haitin barrena etengabe hedatzen ari den kolera izurritea gehitu behar zaie orain. Bertako Osasun Ministerioak emaniko azken datuen arabera, birus horrek 3.300 lagun hil ditu eta 170.000 pertsona gaixotu. Eskualde hartan Intermón Oxfam-ek egiten duen lana diruz lagundu nahi baduzue, erakunde horren webaren bitartez sar zaitezte hemen. [+]
 
Global express berria: Hondarrezko gazteluak Global express berria: Hondarrezko gazteluak

2008an kapitalismoa ekonomia eta finantza-krisi sakonean amildu zen eta horrek mundu osoan du oraino ere eragina. Dagoeneko inork ez ditu ukatzen horren izaria eta ekonomietan zein herritarrengan eragin dituen ondorio larriak. Intermón Oxfam-en exijitzen dugu krisia ez dezatela ordain behartsuenek eta zigortuenek eta, xede horrekin, "Helburua: Robin Hood. Ez dezatela ordaindu betikoek" kanpaina abiatu dugu, garapenerako laguntzari ez dakiola beste murrizketarik egin, finantza-transakzioen gaineko tasa ipini dadila eta paradisu fiskalak arautu daitezela eskatzeko. Kanpaina honetako egintzetako bat, bigarren hezkuntzako ikasleekin krisi horren zergatiez eta ondorioez gogoeta eginaraztea denez, Global express-en beste edizio bat egin dugu helburu horrekin, Hondarrezko Gazteluak izenekoa. Global express honek krisien errotiko kausak aztertu eta azaltzeko, krisi honek iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeetan eragin dituen ondoreez hausnarketa egiteko elementuak emango dizkizue eta, horiekin batera, balizko aukerak planteatzeko iradokizunak. Global express honetan diseinu grafiko berria estreinatuko dugu. Zuen gustukoa izango ahal da! http://www.kaidara.org/ek/recurso/223 Oraino ezagun ez baduzue, Global express bigarren hezkuntzako ikasleekin izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna dugu. Bertan proposamen didaktiko bat, irakasleentzako orientabideak eta aztergaiari buruzko testuinguruzko informazioa eskaini ohi da. Robin... [+]
 
Hiritargo globala erdiesteko hezitzaile-sareak web-orria estreinatu Hiritargo globala erdiesteko hezitzaile-sareak web-orria estreinatu

Hiritargo globala erdiesteko hezitzaile-sarea, gizateriarekin eta planetarekin begirunetsua izango den hiritargo globala eraikitzearekin konpromisoa bereganatua duten izakiek osaturiko kolektiboa da. Sarea, topaleku eta lan kooperatiborako gunea da eta, bertan, gizaki guztien duintasuna aintzat hartuko duen, herrian eta planetan mundu justuago bat erdiestearekin konpromisoa harturiko hiritargo globala eraikitzean interesa duten hezitzaileek esku hartzen dute. Oraintsu sare horrek web gunea estreinatu du: http://www.ciudadaniaglobal.org, bere burua ezagutarazteko eta bertako jardueren berri zabaltzeko. Bertan sar zaitezten dei egiten dizuegu hemendik, kolektibo hori bultzatzen ari dena ezagut dezazuen. [+]
 
"Munduak konektatuz"-eko 70 ikasle Madrilen elkartu dira

Maiatzaren 10etik 12ra arte, "Munduak konektatuz" ekimenean esku hartu duten 70 ikasleren ordezkaritza, 20 irakaslerekin lagundurik, Madrilen elkartu dira migrazioen eta giza garapenaren gaiak jorratu ditugun jarduera amaitzeko. Espainiako 13 hiritatik etorritako Bigarren Hezkuntzako 70 ikasle horiek beren agiria irakurri zuten hainbat pertsonalitateren aurrean, hala nola Immigrazio eta Emigrazioaren Estatuko Idazkari Amapola Blasco; Herri Defendatzailearen Bigarren Laguntzaile den Manuel Ángel Aguilar; Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Migrazio eta Kultur Aniztasun Egitarauaren zuzendari Carlos Giménez eta Intermón Oxfam erakundearen zuzendari Ariane Arpa. Hauek denek, ikasleen proposamenak aintzat hartzeko eta eskakizunak kasuan kasuko batzorde politikora bideratzeko konpromisoa hartu zuten. Saio horretan ikasleek migrazioen inguruko beren konpromiso eta egintza-proposamenak azaldu dituzte, bai migrazioak sortarazten dituzten zergati estrukturalen alorrekoak, bai jatorri desberdinetako pertsonen artean elkarrenganako errespetuan oinarrituriko gizarte ireki, plural eta solidarioa eraikitzen laguntzeko bete ditzakegun egintza indibidual eta kolektiboen alorrean ere. [+]
 
Kaidara: beste baliabide batzuk eta elkarrekintza Kaidara: beste baliabide batzuk eta elkarrekintza

Kaidaran dauden baliabide eta esperientziak Intermón Oxfam-ek hezkuntza lanean emaniko hogei urte luze horien emaitza dira. Oraintxe bertan hirurogei baliabide ditugu baina aurki ehun eta hogei izango dira. Baina plataforma bizidun izateko eratu da Kaidara eta, halakotzat, hiritargo globala erdiesteko hezitzaile-sareko kide eta taldeek eta Intermón Oxfam-ek garatuko dituzten hezkuntza-esperientzia eta baliabide berriekin aberastuz joango da. Horiek, Kaidara aldizkariko azaleko "Azken baliabideak" atalean nabarmendurik aurkituko dituzue. Berriak ezagutu ahal izateko-eta, weben poliki-poliki sar zaitezten gomendatzen dizuegu. Bestetik, interakzioan aritzeko plataformak eskaintzen dituen aukeretako bat azpimarratu nahi dugu: baliabideak iruzkintzea, alegia. Hemen eskuragarri dauden baliabideetakoren bat erabili duzuelarik, horri buruzko zein iritzi duzuen eta horretan interesa duten beste hezitzaile batzuei emateko aholkurik ba ote duzuen adieraz dezakezue. Iruzkinak egiteko, baliabide eta esperientzia bakoitzeko fitxa teknikoan berariazko tartea topatuko duzue. Animo, hartu parte! [+]
 
Martxoaren 22a: Uraren Mundu Eguna Martxoaren 22a: Uraren Mundu Eguna

Urteroko martxoaren 22a Nazio Batuen Biltzar Nagusiak Uraren Mundu Egun izendatu zuen. Aurtengoan, zehazki, uraren kalitatea izango da gai nagusia, ur-baliabideen kudeaketan kantitatea bezain garrantzitsua kalitatea dela frogatzeko. Ura natur baliabide mugatu baina berriztagarria da eta bizitzeko ezinbestekoa dugu. Gizaki asko txiro dira, hasteko, ur edangarria eskuratzerik ez duelako. Ur garbirik gabe ez dugu osasun onik izango. Bestetik, klima-aldaketak planetako ur-baliabideen egoera are eta larriagoa bihurtzen du egunetik egunera: seiehun milioi pertsona uholdeen arriskupean bizi dira eta 1.800 milioi lagun nahiko urik  ez duten tokietan biziko dira 2080 urtean. Haur, lehen eta bigarren hezkuntzan gai hau jorratzeko baliabideak Kaidara-n topatuko dituzue, hala nola: Hona urarekiko gure konpromisoa, Noaga, ura eta geu, Ur pozoitudun gertaerak, Non zara, ur hori? edota Turista Mediterraneoan. [+]
 
Haití: planeta ikaratu zenekoa Haití: planeta ikaratu zenekoa

Berriro ere, gizakia eta ingurugiroa zigortu dituen katastrofe eskerga gertatu da beti-beti pobrezian bizitzen ohituriko herrialde batean. Oraingoan Haiti izan da hondamendiak hautatutakoa. Hedabideak minutuz minutu ematen dituzte albisteak eta guk ikasi dugu zerbait egin behar dugula, baina... zer? Intermón Oxfam-eko herritargo globalerako Hezkuntza Arean lehen eta bigarren hezkuntzara zuzendutako heziketa-proposamen bat osatu dugu, ikasleekin alor honetan  lanean jardun nahi duzuenontzat. Aipatu proposamena Kaidaran aurkituko duzue. Bestetik, Kaltetuen aldeko Egintza areatik Haitin laguntza ematen ari gara. Hasteko, lurrikarak kalteturiko pertsonei ur edangarria banatu diegu Puerto Principeko auzoetako 13 gunetan. Era berean laguntzeko materiala igortzen ari gara eta lanean segitzen dugu premia larriak zein diren ebaluatzeko. Hauxe dugu eman beharreko lehen urratsa; ahal den bezain laster herrialdea berreraikitzeari ekingo diogu. Gure lanaz informazio zabalagoa nahi baduzue, jo hona: www.intermonoxfam.org [+]
 
Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2017