KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Markoen bilaItzuli
Autorea: Andrew Darnton y Martin Kirk

Data: 2012

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Demokrazia eta parte hartzea , Giza eskubideak

Baliabide-mota: Liburuak, artikuluak, txostenak

Hartzaileak: Hezitzaileak

Markoen bila
 

Azalpena

Markoen bila (Finding Frames) txostenean azaltzen dira planetako pobreziarekin hiritarrek harturiko konpromisoak eta hauek garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) eta beste hainbat eragilek nola sakondu eta zabaldu ditzaketen. Andrew Darnton autoreak, herritarrek pobreziaz duten pertzepzioaren inguruan hainbat idazlan eta liburu plazaratu dituen ikerlariak, Martin Kirk-ekin (Oxfam UK) eta Erresuma Batuko hainbat GGKE eta unibertsitatetako pertsonek osaturiko taldeekin elkarlanean jardun du.

Txostenak, hasteko, Erresuma Batuko herritarrek pobrezia globalarekin duen konpromisoaz (sentikortasun, aditze, inplikazioaren) baliagarri dauden datuen azterketa eginik, Ingalaterrako biztanleriarengan —hainbat GGKEren hamaika sentsibilizatze-kanpainetan eginiko ahaleginak gorabehera— horrelako jarreren bilakaera nabarmen gelditu dela frogatzen du.

Ondoren, justizia globalarekin herritarrak harturiko konpromisoa zergatik ari den murrizten ulertzeko elementu batzuk ematen ditu txostenak. Balioen teoriaz eta markoen ikuspuntuez dagoen bibliografia aztertuko du, gobernuz kanpoko erakundeen kanpainek eta jarduerek helarazten dituzten mezuak ulertarazteko, herritarrak pobrezia globala nola ulertzen duen eta nola inplikatzen nahikoa inkontzienteki "itxuratzen" baitute mezu horiek.

Amaitzeko, balioen teoriaz eta markoen ikuspuntuez nork bere burua interpelatzeko erronkari eusteak gobernuz kanpoko erakundeentzat izango lituzkeen inplikazioak iruzkindu dira. Txostenak, halere, ez du konponbiderik "preskribitzen", bai balioen teoriak, bai markoen ikuspegiak beren unean eta lekuan kokatu behar direlako, problematikaren azterketa eta aldatzeko alternatiben bilaketa soziokulturalki egokiak direla bermatzeko.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu BuscandoMarcos.pdf
Castellano
 
Behera kargatu ondoko artxiboak    
Deskargatu Finding_Frames_New_ways_to_engage_the_UK_public_in_global_poverty_Bond_2011.pdf

Finding_Frames_New_ways_to_engage_the_UK_public_in_global_poverty_Bond_2011.pdf

Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Said y el muro (8-10)

Munduan barrena mugitzeko eskubidea gizaki guztioi zor zaigu, giza fenomeno hori denboraren hastapenetatik dator. Egunero, betidanik, milaka pertsonak bidaiatzea erabakitzen dute mundua ezagutzeko,  lana bilatzeko, aukera berriak topatzeko… beste gizaki asko aldatzen dira lekuz, beren burua...... [+]


 


…adin berekoekin

Kontsumista ni?

Global express-en edizio honen helburua gure gizartearen kontsumo-ereduez hausnarketa eginaraztea eta, bide batez, gure kontsumo eta gure ekonomi eredu horiek gizartean eta ingurugiroan dituzten ondorioak aztertzea da. Eguberriak aitzakia harturik, material honek gure inguruan kontsumoak duen...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Eskola, elkarrizketa gune (partaidetza komunitatea)

Praktika honen bitartez herritargo globalerako hezkuntza indartu nahi da, curriculum integratuago eta demokratikoago bat eta eskola parte-hartzaileago eta etikoago bat sustatzeari esker. Helburu nagusia eskolak benetako hezkuntza-komunitate gisa (ikasten duen eskola, alegia) jardutea da: egiaz...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2017