KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Kontsumo arduratsua ikastetxeetanItzuli
Autorea: Red valenciana de educadores y educadoras para una ciudadanía global

Data: 2012

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Demokrazia eta parte hartzea , Giza eskubideak

Baliabide-mota: Liburuak, artikuluak, txostenak

Hartzaileak: 3 - 6 urte artekoak, 6 - 8 urte artekoak, 8 - 10 urte artekoak, 10 - 12 urte artekoak, 12 - 14 urte artekoak, 14 - 16 urte artekoak, 16 urtetik gorakoak, Hezitzaileak

Kontsumo arduratsua ikastetxeetan
 

Azalpena

Munduan egoera bidezkoago bat lortzen laguntzeko Ipar aldeko herritarrak duen lanabesik eraginkorrenetako bat kontsumo arduratsua da: kontzeptu hau ikasgelan lantzeari esker, ikasle-irakasleak elkarrengana hurbildu eta, elkarrizketa bidez, izpiritu kritiko eta solidarioa hedatzen eta sustatzen lagunduko dute.

Dokumentu hau Valentzia eta Murtziako herritargo globalera begirako heziketa-sarean esku hartu duen irakasle taldearen bizipenen emaitza da. Sare horretara biltzen diren proposamenen helburua, Iparreko herrialdeen garapen-eredua birplanteatzera ekarriko gaituen kontsumo arrazoizko eta kontzientearen garrantziaz ikasle-irakasleak kontzientziatzea da.

Dokumentuak ikastetxe denetarako lan-gida moduko bat izatea nahi du. Hasteko, jarduera bere funts teorikoan kokatzen du; ondoren, ikasgelara eramanik, kontsumo arduratsua ikastetxeetako ikasleekin jorratzeko, hainbat jarduera praktiko aipatzen ditu. Proposamenari bukaera emateko, jarduera eta ebaluatzeko lanabesak eta, azkenik, baliabideen gida agertzen dira.



 

Helburuak

Dokumentu hau Araceli Caballeroren "Protozoos Insumisos" liburua abiagunetzat harturik sortu da. Autoreak dioskunez: "Kontsumoa, herritargoa eraikitzeko lanabes bihurtzea nahi dugu". Egungo garapen-bideak gizartean eta ingurugiroan nolako ondorioak izan litzakeen arakatzeaz gainera, garapen horrek herrialde ahulen eta zigortuenetan bortizkiago eragiten dituela jendea jabetzea eta gu, herritar xumeak garen aldetik, zer egin dezakegun planteatu ere nahi dugu. Hitz gutxitan, norberaren erabakien eta egintzen arduraz jabetuak egongo diren herritarrak prestatu nahi ditugu.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu ConsumoResponsable_def.pdf
Castellano
Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Ogia eta arrosak

Jolas baten bitartez, egungo nazioarteko merkataritzak bideratzen dituen lan-harremanetan dauden botere-harremanak biziarazten da eta, era berean, lan eta greba kontzeptuen inguruan gogoeta eginarazten da. Tangerreko Azulema Allemmen hitzen bidez, material honek Hegoaldeko herrialde askotako...... [+]


 


…adin berekoekin

Bizimodu hobearen bila (12-14)

Munduan barrena mugitzeko eskubidea gizaki guztioi zor zaigu, giza fenomeno hori denboraren hastapenetatik dator. Egunero, betidanik, milaka pertsonak bidaiatzea erabakitzen dute mundua ezagutzeko,  lana bilatzeko, aukera berriak topatzeko… beste gizaki asko aldatzen dira lekuz, beren burua...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Gure baratze kooperatiboa

Bake Gune Eskola Proiektuaren barnean, ikastetxeko ikasleek antolatutako "eskolako baratzea" sortu da, Lehen Hezkuntzako 6.eko ikasleek babesturik eta maila guztiak (lehenetik bosgarrenera) inplikatuta, “Nuestro Huerto Cooperativo” Ikaskuntza Kooperatiboko Taldeen bitartez. Proiektuko...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2019