KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Petrolioa, aberastasun pozoidunaItzuli
Autorea: Ferran Polo

Data: 2006

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Demokrazia eta parte hartzea , Bakea eta liskarra, Giza eskubideak

Baliabide-mota: Material didaktikoa

Hartzaileak: 12 - 14 urte artekoak, 14 - 16 urte artekoak, 16 urtetik gorakoak

Petrolioa, aberastasun pozoiduna
 

Azalpena
Global express honen helburu behinena, ikasleari gure bizimodu eta kontsumitzeko ohiturek petrolioarekiko dependentzia sortarazten duela jabearaztea da. Era berean, erregai horren ekoizpenak Hegoaldeko herrialdeei —aberastasun hori eduki, atera eta komertzializatzeak sortarazten dizkieten ingurugiro eta geoestrategia alorretako arazoez gainera— ekartzen dizkien ondorioak mahai gainean jarriko ditu.
 
Material honen hasieran erakusten den argazkiak gai honetaz dakitena ebaluatzeko aukera ematen die ikasleei. "Petrolioa, aberastasun pozoiduna" materialak, gainera, negozio horren atzean zein dagoen —estatu ekoizle nagusiak, erregaia findu eta komertzializatzen duten enpresa erraldoiak, etab.— argi eta garbi erakusten du. Bestetik, herrialde zenbaitek —Angola, Sudan, Txad, Bolivia, Mexiko, Erdialdeko Ekialdeko estatuak— nozitutako liskar armatuen eta petrolioaren arteko lotura agerian uzten du. Txad-eko André Deoutol laborariaren historiaren eskutik, petrolio eskualdeetako gizakiek bizi duten pobrezia gorriaz ikaslea jabe dadin lortu nahi da. Azkenean, bidegabekeria horri amaiera emateko bestelako jokabideak erakutsi nahi zaizkie gazteei, herritar diren aldetik.



 

Helburuak

Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena.

Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.



 
 

Iruzkinak
yo (07-03-2012-12:51:20)
esto es verdad
 

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu Petroleo_actividad_CAS.pdf
Castellano
Deskargatu Petroleo_actividad_CAT.pdf
Català
Deskargatu Petroleo_actividad_EUS.pdf
Euskara
Deskargatu Petroleo_actividad_GAL.pdf
Galego
 
Behera kargatu ondoko artxiboak    
Deskargatu dossier_y_guia_cast.zip

dossier_y_guia_cast.zip

Deskargatu dossier_y_guia_cat.zip

dossier_y_guia_cat.zip

Deskargatu dossier_y_guia_eus.zip

dossier_y_guia_eus.zip

Deskargatu dossier_y_guia_gal.zip

dossier_y_guia_gal.zip

Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Huambo-ra bidean

Zeinahi liskar armatuk populazio zibilarengan dituen ondorioak atzemateko balio duen jinkana da hau; honek, zehazki, gerra bat hastean milioika gizakik etxea utzi eta bizi beharreko exodoari helduko dio. Hainbat kontzeptu aztertuko ditu, hala nola pertsona errefuxiatua eta lekuz aldaturiko...... [+]


 


…adin berekoekin

Indartsuenaren legea

Prentsako bi eta batzuen iruzkinean oinarriturik, indartsuenaren legeaz eta, berdinen artean, indarkeriaz baliatzeaz gogoeta egitea izango da kontua. Jardueraren helburua, maila bereko pertsona berdinen arteko harremanetan indarkeriaren erabilera aztertzea eta, era berean, "indartsuenaren...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Elkartasun eta jasangarritasunezko sareak ehunduz. Klima aldaketa eta Granadako Vega.

Hainbat ikastegik osatuko duten Vega-Educa proiektuaren helburua, klima-aldaketaren inguruan gizartearen sentsibilizatzea eragin edo lagunduko duten jarduera batzuk sustatzea da. Global pentsatu, herrian ekin lema bidez, klima-aldaketa den planeta osoko arazoa Vega de Granadako Vega-ra helarazi...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2018