KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Irak, azalean Itzuli
Autorea: Ferran Polo

Data: 2003

Gaiak: Bakea eta liskarra, Giza eskubideak

Baliabide-mota: Material didaktikoa

Hartzaileak: 12 - 14 urte artekoak, 14 - 16 urte artekoak, 16 urtetik gorakoak

Irak, azalean
 

Azalpena

Global express-eko edizio honetako helburua, era guztietako liskar armatuetan eragina duten aktore eta faktoreak ezagutu eta atzematea da. Era horretan, hedabide batzuek xede duten arazoen sinplifikazioa gainditu eta agerian uztea nahi da.

Argazkien azterketa abiagune hartuta, lehendabiziko jardueraren xedea da irudiek sortarazitako sentimenduak azaleratzea eta liskar armatuen gordinkien nozitzen dituena biztanleria zibila dela erakustea. Egungo Iraken mapara eta izaniko itun eta hitzarmenetara so eginik ikusiko dugu, kolonizazioaren ondorioz, muga artifizialak dituen estatua dela Irak; horrek beste hainbat arazo ere erakusten ditu, hala nola egungo mugak eta bertan bizi diren nazionalitateenak bat ez etortzea. Horrela ikusten da kurdu herriaren drama, adibidez, Irak, Turkia, Siria eta Iranen sakabanaturik. Ondoren petrolioak gure bizimoduan duen garrantziaz eta Iraken liskarrean duen eraginaz gogoeta egitera dei egiten zaio ikasleari. Hurrengo jardueran ikasleak ikertzaile jokatzeko eta hedabideen irakurketa kritikoa egiteko aukera izango du. Bukatzeko, nazioarteko bahiketaren ondorez, Irakeko herritarrek nozitzen duten giza eskubideen urraketa agerian utziko da.



 

Helburuak

Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena.

Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu Iraq_actividad_CAS.pdf
Castellano
Deskargatu Iraq_actividad_CAT.pdf
Català
Deskargatu Iraq_actividad_EUS.pdf
Euskara
Deskargatu Iraq_actividad_GAL.pdf
Galego
 
Behera kargatu ondoko artxiboak    
Deskargatu Iraq_dossier_y_guia_CAS.pdf

Iraq_dossier_y_guia_CAS.pdf

Deskargatu Iraq_dossier_y_guia_CAT.pdf

Iraq_dossier_y_guia_CAT.pdf

Deskargatu Iraq_dossier_y_guia_EUS.pdf

Iraq_dossier_y_guia_EUS.pdf

Deskargatu Iraq_dossier_y_guia_GAL.pdf

Iraq_dossier_y_guia_GAL.pdf

Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Aniztasunean elkarrekin

Zazpigarren ikasturteko ikasleei proposaturiko erronka batetik abiaturik (egungo gizarteak zer-nolako arazoak dituen, gogoeta egin zezaten gomit egin zitzaien) ikasleek ikasturtean Proiektu Alorrean diskriminazioari dagokion problematika landu nahi zutela erantzun zuten. Haien interes eta...... [+]


 


…adin berekoekin

Bai, posible da

Testua irakurri eta ulertu eta gogoeta eginik, jarduera honen helburua garbi dago: errealitatea eraldatu eta justizia berreskuratzeko egintza batzuk herritar orok burutu ditzaketela erakustea. Botikak nornahik eskuratzearen garrantzia eta herritar ororen indarra aintzat hartzeko aukera ematen...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Harremanetarako eskola

Gogoeta bidezko sortze-prozesuetan kokatu eta sen pedagogikoz bizituriko proposamen pedagogikoak lantzea, ikastetxea topaketen, jakite partekatuen eta harremanen gune bihurtzeko helburuz, planteamendu artistikoetatik begiratuta. Funtsezkoa da hor nortasun pertsonal eta kolektiboaren garapena...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2018