KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Pozik dago Marta Itzuli
Autorea: Ester Casals

Data: 2006

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Nortasun eta aniztasun kulturala, Giza eskubideak

Baliabide-mota: Material didaktikoa

Hartzaileak: 3 - 6 urte artekoak

Pozik dago Marta
 

Azalpena

Material honekin pobreziaren gaian sakondu nahi da, ikaslearengandik gertuko egokiera batetik abiatuta: gure herrialdean eta gure errealitatean kokatuta dagoelarik, Marta neskaren aitak lana galdu du. Langabezi fenomenoak jendetza eskergaren baitan du eragina. Martaren familiak oinarrizko premiak beteak dituen arren, ustekabean aita lanik gabe geratze horrek desoreka eta kezka harrotu du etxean, bat-batean lan alorrean aukerarik ez baita ikusten. Era horretan, duintasunez hazi eta hezteko oinarrizko premiak badirela ulertu eta balioztatzen ikasi ahal izango da eta, bide batez, horrelako egokiera batek ahaideengan sortarazten dituen sentimendu, jarrera eta jokaeretan sakontzeko aukera emango da.

Marta ezagutu eta nola sentitzen den jakin dugularik, berari gustatzen zaion txokolatezko pastela egitea proposatuko zaio ikasleari. Gauza jakin batzuk erosteko dirurik ez dagoenean etxean bertan guk prestatzea da aukeretako bat. Era berean, Martaren gaixotasuna bitarte, osasuntsu izateko eskubidearen gaineko gogoeta egingo da; haur asko, izan ere, sendagileagana joate edo botikak eskuratze hutsetik baztertuak daude. Ahizparen urtebetetzean, Martak eta amonak eginiko panpina oparituko diote, etxean dirurik ez dagoelako: dirurik ezak familiartekoak bestelako dinamiken bila abiarazi ditu. Oinarrizko premiak (elikadura, osasuna, hezkuntza, etab.) betetakoan garrantzizkoena, gauzak eta gauzak erosi ordez, haurrekin izatea eta egiten den horrekin gustura egotea dela azpimarratu nahi da material honekin. Azkenean, Martaren aitak beste lan bat bilatuko du eta horrek lasaitasuna ekarriko du berriro.



 

Helburuak

Karpeta hau, lehen hezkuntzako beste ziklo guztietarako materialak eta bigarren hezkuntzarako baliabide-karpeta bat eskaintzen dituen Zero Pobrezia monografikoaren osagaietako bat da.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu Marta_esta_contenta_CAST.pdf
Castellano
Deskargatu Marta_esta_contenta_CAT.pdf
Català
Deskargatu Marta_esta_contenta_EUSK.pdf
Euskara
Deskargatu Marta_esta_contenta_GAL.pdf
Galego
 
Behera kargatu ondoko artxiboak    
Deskargatu Guia_Marta_y_Kydane_CAST.pdf

Guia_Marta_y_Kydane_CAST.pdf

Deskargatu Guia_Marta_y_Kydane_CAT.pdf

Guia_Marta_y_Kydane_CAT.pdf

Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Nola antolatu eragin politikoko ekintza bat ikasgelatik?

Munduak elkarlotuz proiektuaren (MEP) 2011-2012 edizioan era telematikoan eginiko lanak eta lurralde-topaketan landuriko ondorioak abiapuntu hartuta, ikasgelan prestatu genuen intzidentzia-egintza Kataluniako Parlament-eko diputatu batekin; jarduera horrek eman zion amaiera Katalunian MEPen 11-12...... [+]


 


…adin berekoekin

"Herritargo globalera begirako heziketa"? VI: Mintegiaren Memoria

“Herritargo globalera begirako heziketa” VI: Mintegiak uztailaren 3tik 5era bitartean 113 hezitzaile elkartu zituen, “Hezitzailearen eginkizuna gizartearen transformatzaile den aldetik” gai nagusiaren inguruan hausnartu, eztabaidatu eta iritziak jorratzeko. Herritargo Globalerako Hezitzaileen...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Munduak elkarlotuz: Bada beste mundurik

   "Laia L’Arquera" institutua. Mataró-k Ikaskuntza eta Zerbitzu proiektu bat (APS) antolatu du, Oxfam Intermon-en "Munduak elkarlotuz"-en hezkuntza-proposamenarekin eta, emaitza gisa, “Boet contra el hambre” web orria gauzatzea izan da. Horrengatik institutuari...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2018