KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Orientabide teoriko eta praktikoak bizipenak sistematizatzeko Itzuli
Autorea: Óscar Jara Holliday

Data: 2011

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Nortasun eta aniztasun kulturala, Demokrazia eta parte hartzea , Bakea eta liskarra, Giza eskubideak

Baliabide-mota: Liburuak, artikuluak, txostenak

Hartzaileak: Hezitzaileak

Orientabide teoriko eta praktikoak bizipenak sistematizatzeko
 

Azalpena

Oscar Jara Holliday, Estudios y Publicaciones Alforja (San José, Costa Rica) zentroko zuzendari nagusi eta CEAAL-en (Latinoamerikako Gizaki Helduak Hezteko Kontseilua) Bizipenen Sistematizazioa Sostengatzeko Egitarau Latinoamerikarreko koordinatzaile izaki, hezkuntza-bizipenen sistematizazio prozesua betetzeko xedez, maila teoriko eta praktikoko orientabideez osaturiko gida interesgarria aurkeztuko digu.

Matinal aldizkariarentzako elkarrizketa batean Oscar Jarari jasotako hitzetan (Kaidaran ere ikusiko dituzue), “Bizipenen sistematizazioaren funtsezkoa zertan datza? Praktikaren inguruan eta praktikan euskarri hartutako gogoeta eta interpretazio prozesua da, bizipen horretan esku hartu duten faktore objektibo eta subjektiboen berreraikuntza eta antolamenduan oinarriturik egiten dena, ikaskuntzak ondorioztatzeko eta denen artean partekatzeko. Horregatik, bizipen baten dokumentazio, kontakizun edo berreskurapen historiko hutsa —bera gertarazteko beharrezko ariketak badira ere—, ez dira "bizipenen sistematizazioak", berez. Era berean, sakabanaturik dauden datuak edo informazioak klasifikatzeaz, katalogatzeaz edo ordenatzeaz ari bagara, datu edo informazioen "sistematizazioaz" ari gara; termino berbera darabilgu guk, baina zerbait konplexu eta biziago bati dagokionez (bizipenei); horiek, izan ere, interpretazio kritikoa egitea agintzen dutenez, beti "bizipenen sistematizazioa" termino konposatua erabiltzen dugu, "sistematizazio" terminoa soilik baliatu ordez".

Bizipenen sistematizazioak hezitzaileoi geure bizipenez ikuspegi kritiko batez jabetzeko aukera emango digu, prozesuan esku hartzen duten aktoreei elkarrizketa kritikoa eginaraziz, bizipen horiek hobetzen lagunduko duten erakutsiak ondoriozta ditzagun.

Gida horren osagarri, ikaskuntzak berreskuratzeko fitxa-proposamen bat eta lehentxeago aipatu bezala, Matinal aldizkariak Oscar Jarari 2010 urteko ekaina eta iraila bitartean egin zion elkarrizketa.



 
 

Iruzkinak
mireya bustamante (24-03-2012-15:35:27)
Donde se concreta la sistematizacionen el proceso educativo? Como?
 

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu Orientaciones_teorico-practicas_para_sistematizar_experiencias.pdf
Castellano
 
Behera kargatu ondoko artxiboak    
Deskargatu Entervista_con_Oscar_Jara_Revista_Matinal.pdf

Entervista_con_Oscar_Jara_Revista_Matinal.pdf

Deskargatu Ficha_de_recuperacion_de_aprendizajes.doc

Ficha_de_recuperacion_de_aprendizajes.doc

Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

“Harresia” lan-proiektua

Oxfam Intermón-en Munduak elkarlotuz 2017-ko “Mugarik gabeko eskubideak” proposamenean kokatu da esperientzia hori, gure ikasleen gaitasunari egokitutako ibilbidea izan delarik, bizitza hobe eta duinago bat izateko, jatorriko herrialdea nahitaez utzi behar izan duten pertsona askoren errealitatea...... [+]


 


…adin berekoekin

Kooperazio jokoak

Hamabi urteko neska-mutikoen (eta bertan parte hartzera animatzen diren helduen) arteko kooperazio-jokoak sustatzea helburu izaki, Gernikako Bakearen Museoan hilean behin, igandez, egiten diren saioen edukia jaso da esperientzia honetan. Praktika horrek kooperazio, elkarlan, elkar laguntza,...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Zure mundua, gurea eta UNAM (Beste mundu bat posible da)

Praktika hau, zikloko (DBHko lehen ziklokoa, hain zuzen) proiektuko esperientzia da, herritargo globalera iristeko hezkuntza jorratzeko, bai 2. eta 2. kurtsoetako aukerazko ikasgaietan, bai 3.eko derrigorrezko batean ere, Herritargorako Hezkuntza ikasgaitik at. Esperientzia gauzatzean kontuan...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2018