KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Oroimena hobetzeko pastillak (14-17)Itzuli
Autorea: Barabara Educació SCCL.

Data: 2017

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Nortasun eta aniztasun kulturala, Demokrazia eta parte hartzea , Bakea eta liskarra, Giza eskubideak

Baliabide-mota: Material didaktikoa

Hartzaileak: 14 - 16 urte artekoak

Oroimena hobetzeko pastillak (14-17)
 

Azalpena

Munduan barrena mugitzeko eskubidea gizaki guztioi zor zaigu, giza fenomeno hori denboraren hastapenetatik dator. Egunero, betidanik, milaka pertsonak bidaiatzea erabakitzen dute mundua ezagutzeko,  lana bilatzeko, aukera berriak topatzeko… beste gizaki asko aldatzen dira lekuz, beren burua eta izaki maiteena arriskuan ipintzen dituzten gatazka edo bestelako arrazoietatik ihes egiteko. 

Proposamen honekin derrigorrezko migrazioaren kausak eta migratzen ari diren pertsonengan eragina duten faktoreak aztertzeko lanabesak eskaini nahi ditugu; horri esker,  konpromiso handiagoa exijitu ahal izango da giza eskubideekin, herritarren segurtasunarekin, garapen jasangarriarekin eta gatazka armatuen prebentzioarekin, gizaki guztiei zor zaien bakezko bizitza duina izateko eskubidea bermatzeko

 




 

Helburuak

Proposamen didaktiko hau, Munduak Elkarlotuz (http://www.conectandomundos.org) nazioarteko proiektuak sortarazitako Kaleidoskopio bildumaren osagarrietako bat da. Material horiei esker, irakasleak eskuragarri izango ditu “mugarik gabeko eskubideak” izeneko on-line edizioko jarduerak. Material hori, Oxfam Intermón erakundeko herritargo globalerako Hezitzaileen Sarearen sostenguari esker gorpuztu da. Proposamen hau gauzatzeko, on-line jardueraren egutegia eta beste ikastetxerekiko elkarlanezko prozesua zeinahi direla ere, aurreko animazioei, argumentu-ildoei, eduki-mailari eta gainerakoei eutsi zaie eta, bestetik, jarduerak testuinguru berriari egokitu zaizkio, harrera ona izan dezaten.   



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu esp_14_17.zip
Castellano
Deskargatu cat_14_17.zip
Català
Deskargatu Eusk_14-17.zip
Euskara
Deskargatu Gal_14_17.zip
Galego
 
Behera kargatu ondoko artxiboak    
Deskargatu Eng_14-17.zip

Eng_14-17.zip

Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Auzitan

Material honen helburua beste herrialde batzuetan dauden lan baldintzez hausnarketa egin eta nazioarteko merkataritzak sorrarazten dituen bidegabekeriez jendea sentsibilizatzea. Obra bat antzeztu, jendeak bertan parte hartu eta garapena erabakitzea lortu nahi da. Antzezlanaren gai nagusia...... [+]


 


…adin berekoekin

Sakonetik

Ekonomia gaietako testuak irakurri eta iruzkintzetik abiatuta, nazioarteko merkataritza eta bera arautzen duten legeen kontua jarriko da aztergai. Helburu nagusia, merkataritzaren liberalizazioaren, horren balizko onuren eta balizko aukera onen inguruko egungo diskurtsoa aztertzea da. Era berean,...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Eskola, elkarrizketa gune (partaidetza komunitatea)

Praktika honen bitartez herritargo globalerako hezkuntza indartu nahi da, curriculum integratuago eta demokratikoago bat eta eskola parte-hartzaileago eta etikoago bat sustatzeari esker. Helburu nagusia eskolak benetako hezkuntza-komunitate gisa (ikasten duen eskola, alegia) jardutea da: egiaz...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2017