KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Neska berria dugu gelan Itzuli
Autorea: Barabara Educació SCCL

Data: 2016

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Nortasun eta aniztasun kulturala, Demokrazia eta parte hartzea , Bakea eta liskarra, Giza eskubideak

Baliabide-mota: Material didaktikoa

Hartzaileak: 12 - 14 urte artekoak

Neska berria dugu gelan
 

Azalpena

Proposamen honen helburua genero-parekidetasuna jorratzea da, norberaren izaera sano osatzetik abiatuta, estereotipoak hautsita eta aniztasuna onartuta. Hainbat jarduera eta metodologiaz baliatuz, bai gertuko ingurunean, bai testuinguru globalagoetan, generoa dela bide, jazotzen diren desberdinketak atzeman eta aintzat jotzea nahi dugu; era berean, berdintasunetik abiatuta, bizimodua egin eta partekatzeko desberdintasuna eta aberastasunaren garrantzia azpimarratzeko balio duten jarrera eta jarduerak sustatzea.

Etapa honetako proposamenak berdintasunezko gizarterako bideari begiratzen dio. Estereotipoak ezagutarazteko, bideoak ikusi eta, ondoren, eztabaida egingo da, rol-jokoetan esku hartu eta publizitatea aztertuko dugu. Garen bezala geure burua eta ingurukoak baloratzeari berebiziko garrantzia emango zaio, aniztasunaren balioa aitortuta eta, genero-kontuak direla medio, eraso edo bortizkeriazko egoerak eragin ditzaketen jokaerak arbuiatuz. Amaieran, genero-arazoen ondoriozko desberdintasunaren aurkako borrokan aurrera egiteko, nork bere konpromisoa har dezan animatuko zaie denei.



 

Helburuak

Proposamen didaktiko hau, Munduak Elkarlotuz (http://www.conectandomundos.org) nazioarteko proiektuak sortarazitako Kaleidoskopio bildumaren osagarrietako bat da. Material horiei esker, irakasleak eskuragarri izango ditu “Berdintasun bideak” izeneko on-line edizioko jarduerak. Material hori, Oxfam Intermón erakundeko herritargo globalerako Hezitzaileen Sarearen sostenguari esker gorpuztu da. Proposamen hau gauzatzeko, on-line jardueraren egutegia eta beste ikastetxerekiko elkarlanezko prozesua zeinahi direla ere, aurreko animazioei, argumentu-ildoei, eduki-mailari eta gainerakoei eutsi zaie eta, bestetik, jarduerak testuinguru berriari egokitu zaizkio, harrera ona izan dezaten.  

Irailean, euskaraz, katalanez eta gailegoz eskuratu ahal izango da. 



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu Nina_nueva_en_clase_ES.zip
Castellano
Deskargatu 12_14_Noia_nova_a_classe__CAT.zip
Català
Deskargatu 12_14_Neska_berria_dugu_gelan.zip
Euskara
Deskargatu 12_14_Temos_moza_nova_na_aula.zip
Galego
 
Behera kargatu ondoko artxiboak    
Deskargatu 12_14_English.zip

12_14_English.zip

Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Eskola, elkarrizketa gune (partaidetza komunitatea)

Praktika honen bitartez herritargo globalerako hezkuntza indartu nahi da, curriculum integratuago eta demokratikoago bat eta eskola parte-hartzaileago eta etikoago bat sustatzeari esker. Helburu nagusia eskolak benetako hezkuntza-komunitate gisa (ikasten duen eskola, alegia) jardutea da: egiaz...... [+]


 


…adin berekoekin

Zenbakien errealitatea

Titulu horretako testua irakurrita, botikak eskuratzeko, osasuntsu bizitzeko eskubideekin eta jabetza-eskubidearekin loturiko hainbat alderdi jorratuko dira. Informazioa nork bere kasa irakurri ondoren, talde txikitan grafikoak eta datu estatistikoak eztabaidatuko dira. Azkenean, denen artean...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Eztabaida. Azalpen eta erantzun txandak, erlojuaren aurkako lasterketa eroan

Ikaslearen ahozko mintzamena sustatzeko xedez, ikastetxe osoan, eztabaiden lehiaketa antolatu eta gorpuztea. Gelan egiten diren jarduera gehienak idatzizkoak izaten direnez, ikaslea gainerako ikaskideen aurrean hitz egitera motibatuko duten jarduerak praktikan jartzeko beharraz konturatzean sortu...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2018