KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Doktoretza tesia: Globalizazioa, Gobernagarritasuna eta Hezkuntza: herritargo globalaren eraikuntza bidean Itzuli
Autorea: Giulia Pizzuti

Data: 2016

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Nortasun eta aniztasun kulturala, Demokrazia eta parte hartzea , Bakea eta liskarra, Giza eskubideak

Baliabide-mota: Liburuak, artikuluak, txostenak

Hartzaileak: Hezitzaileak

Doktoretza tesia: Globalizazioa, Gobernagarritasuna eta Hezkuntza: herritargo globalaren eraikuntza bidean
 

Azalpena

Doktoretza testi honetan, egungo sistema-krisia sortarazi duten kausa nagusiei eta beren ondorioei heltzen zaie, garapen ekonomikoaren eredu jasangarri berri batzuk aintzat hartuta; ereduok hiru hauetan daude oinarrituak: merkatuen eta erakundeen arteko bestelako harremanetan, harreman ekonomiko, sozial eta politikoen tokiko eta munduko alorren arteko elkar osagarritasunean eta herritargo globala eraikitzea bideratuko duen hezkuntza-sistema bat hartzeko aukeran.

Helburu horrekin, beraien artean hertsiki lotutako hiru interpretazio-maila jotzen dira aintzat: nagusi den politika ekonomikoaren analisi kuantitatibo eta kualitatiboa; ikuspegi kultural neoliberalaren bilakaera eta, hirugarrenik, iritzi publikoan eragina izanik, eredu horren araberako politikak garatzen lagundu duen sen onaren eta kulturaren paradigma.

Aztertzen den gaia da, Oxfam Intermón-eko HGH-rako Hezkuntzaren ikuspegitik abiatuta, erakundeek eta kooperazio-alorreko elkarteek zein neurritan sostengatzen duten HGH-aren printzipio eta balioak bereizgarri dituzten jarduerak martxan jartzea. Azkenean, Andaluzia Erkidegoko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan Herritargo Globalerako Hezkuntzaren balio, eduki eta metodologiak txertatzea errazten edo oztopatzen duten elementuak nabarmentzeko xedez,  kasu-azterketaren emaitzak aurkezten dira.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook delicious twitter technorati myspace google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu Tesis_Doctoral_GiuliaPizzuti.pdf
Castellano
Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Osasun-eskubidea zor zaigu haur denoi

Material honen helburu nagusia osasuna eskubide unibertsaltzat aitortzea da. Iparraldeko herrialdeok, oro har, elikabide bariatua jasotzeko erraztasuna azpimarratu nahi da bertan. Bere elikaduraz eginiko ariketa bat abiagune harturik, osasunaren aldeko eta osasungarritzat jotzen diren elikagaiak...... [+]


 


…adin berekoekin

Matematikakoez bestelako arazoak

Unitate didaktiko honetan, lau eskola-jardueraren bitartez, bakearen eta liskarren kudeaketa kontzeptuetara hurbilduko da ikaslea. Gertu-gertuko adibideetan —esate baterako, lagunen arteko borroka eskolako patioan— oinarrituz, liskarrak bake-bidetik konpontzea da material honen helburua, komunikazio-arauak...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Political Parties in 4th ESO

Proiektu hau DBHko 4. Mailako talde batekin gorpuztu da, ingeles ikasgaian, 2015eko maiatzeko udal hauteskundeen aurreko kanpainan. Munduak elkarlotuz-en proposamena jorratu ondoren ikasleen artean egungo egoera sozial., politiko eta ekonomikoaz eta hori dena aldatzeko premiaz kontzientzia kritikoa...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2017