KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Makina gabeko egunaItzuli
Autorea: Arantza Zubizarreta (Laudio Ikastola)

Data: 2009

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Demokrazia eta parte hartzea

Baliabide-mota: Hezkuntza-esperientzia

Hartzaileak: 12 - 14 urte artekoak, 14 - 16 urte artekoak, Hezitzaileak

Makina gabeko eguna
 

Azalpena

Laudio Ikastolan gauzaturiko esperientzia honek DBH 4. mailako ikasle talde batek sorturiko kanpaina baten berri ematen du; bertan, bazter uzteko moduko makinarik gabe egun osoa pasatzeko proposatu zitzaien DBH 1. eta 2.eko ikasleei. Energi aurrezkiaz kontzientzia hartzeko sentsibilizazio kanpaina hartan 54 ikaslek hartu zuten parte, lau laguneko taldetan antolaturik. Kanpainaren diseinua laugarreneko ikasleek asmatu eta lehen eta bigarren mailako ikaskideen artean hedatu zuten. Eguna iritsita, kanpainan parte hartzen zuten ikasleek erabili ez zituzten makinen alternatibak bilatu behar izan zituzten, hala nola irakurtzea, telebista ikustearen partez. Idazlan, marrazki edo bestelako batean ikasle bakoitzak egun horretako bizipenak, "bazter uztekoaren" kontzeptua eta antzekoak jaso zituen eta denon artean egin zuten horma-irudia ikastetxean, webean eta Bilboko "Munduak elkarrekin lotuz" topagunean erakutsi zen.



 

Helburuak

Esperientzia hau, Los Negrales-en (Madril) 2009ko uztailean eginiko Herritargo globalerako Hezkuntzako III. Mintegian aurkeztu zen eta bertako memoria Kaidaran dago eskuragarri.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu Un_dia_sin_maquinas.pdf
Castellano
 
Behera kargatu ondoko artxiboak    
Deskargatu MGE_I-2_moztuta.pps

MGE_I-2_moztuta.pps

Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Berdinak gara. Ezberdinak gara

Esperientzia honek, Cristo de la Yedra J-M (Granada, Espainia) ikastetxean eginiko tutore-lana jaso du. Lan horren helburua, ikasturte osoan garaturik, berdintasunaren eta desberdintasunen balioak eta aberastasunak sustatzea da. Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasgelan egin da jarduera,...... [+]


 


…adin berekoekin

Auzitan

Material honen helburua beste herrialde batzuetan dauden lan baldintzez hausnarketa egin eta nazioarteko merkataritzak sorrarazten dituen bidegabekeriez jendea sentsibilizatzea. Obra bat antzeztu, jendeak bertan parte hartu eta garapena erabakitzea lortu nahi da. Antzezlanaren gai nagusia...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Munduak elkarlotuz

Diziplinarteko ikerkuntza-proiektu horren bidez, munduan nagusi dabilen desberdintasuna ezagutu du ikasleak, azkenean, herrialderik zigortuenetako egoerak azterturik. Horrela izan dugu desberdintasun horien kausen berri eta, hortaz, balizko konponbideak iradoki ditugu. Prozesu horretan, baldintza...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2018