4.7 MUGIMENDUAREN I. OSOKO BILERA

4.7 MUGIMENDUAREN I. OSOKO BILERA

Uztailaren 4an, asteartea, 4.7 Mugimenduaren I. Osoko Bilera egin zen Madrilgo Ecooo gunean. Bertan, 19 erakunde baino gehiago bildu ziren agenda publikoan GJHen 4.7 helburuaren jarraipena elkarrekin egiteko eta, horrela, Garapen Iraunkorrerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntzaren garrantzia nabarmentzeko.

4.7 Mugimendua, hasiera-hasieratik Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) laguntzarekin,  AlboanEntreculturasIntered eta ONGAWA elkarteek bultzatzen dute. Ekitaldi horretara atxikitako pertsonak eta erakundeak deitu ziren, baita egiten ari den lanean parte hartzen duten edo interesa duten beste erakunde batzuk ere. Horien artean, Herritartasun Globalerako Hezitzaileen Sarea, Garapenerako GKEen Koordinakundea eta Nafarroako GGKEen Koordinatzailea, AshokaASPADesign for ChangeEGIBIDE,  FAD JuventudFISC ONGDKubboAsociación Madre CorajeFundación MainelOnay eta UN Etxea. Mundu akademikoko Camilo José Cela Unibertsitateak eta Sevillako Unibertsitateak ere parte hartu zuten.

Zehazki, saioaren helburua izan zen orain arte egindako lanari buruz hausnartzea eta lan hori partekatzea, eta etorkizun hurbilenerako ekintza-ildo nagusiak ezartzea, baita lan-egitura antolatua eta komuna ere.

 

Jarraitu 4.7 mugimenduaren berri hau eta beste batzuk. Hemen gehitu zaitezke mugimenduaren jarraipena egiteko.