Hiritartasun Global eta Ikaskuntza Zerbitzurako Hezkuntza Eraldatzaileari buruzko I. Mintegia Sevillan egin zen, azaroaren 22tik 24ra. Asteburu honetan, lau autonomia erkidegotako irakasleek, hezitzaileek, Educoko teknikariek eta Aps Estatuko Sareko eta Herritartasun Globalerako Hezitzaileen Sareko kideek esperientziak, jakintzak, ikaskuntzak, hezkuntza-baliabideak eta ametsak partekatu ditugu, hezkuntzaren ikuspegi eraldatzailetik. Topagune baliotsua, gogora ekartzeko zein den gure rola irakasle gisa, gizarte zuzen, inklusibo eta jasangarrien aldeko eragile eraldatzaile gisa.