Tarragonako taldeak, urtero bezala, DENIP 2025aren prestaketekin hasi zuen urtea, Tarragonako Udalari eta Rovira i Virgili Unibertsitateko ICEri lotutako Bake eta Indarkeria Ezaren Kultura Mintegiaren barruan.
DENIP 2025eko urtarrilaren 30ean ospatu zen, Tarragonako Palau Firal i de Congressos aretoan, “Bakerako bidean” lelopean. Bertan, Tarragonako 13 eskolatako ikasleak bildu ziren egun hori ospatzeko. Oraingoan, eskola-bitartekaritzaren gaia izan dute hizpide.
Ekitaldia Forum Catalàn para la Paz erakundearen agendan sartu zen: https://forumcatalapau.cat/event/caminem-cap-a-la-pau-acte-conjunt-del-denip-2025-dels-centres-educatius-de-tarragona/
Jardunaldiaren egitaraua iritsi zaigu, eta informazio gehiago zabaltzeko ere bai.