Bake kulturaren alde

Baliabideen bilatzailea

Bake kulturaren alde

Autorea: Fernando Pérez Rodríguez
Data: 2007
Gaiak: 
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:

Unitate honen helburua, konponbide negoziatuetara iristeko, ikasle denen artean hainbat bidetatik saiatzea da; horretarako, justiziarik gabe bakerik ez dela aitortzetik abiatu beharra dago.

Hiru atal ditu unitateak eta horietako bakoitza bereiz edo beste biekin batera landu daiteke. Lehenean balizko (baina ohiko eta ikaslearengandik gertuko) gatazka egoera bat aztertuko da. Horretarako rol joko bat proposatuko da: bertan, ikasle bakoitzak liskarrean bete nahi duen rola finkatu eta pertsonaia guztiek akordioetara iritsi beharko dute, negoziazio bidez.

Bigarrenean eragin handia izan duen liskar baten kausak aztertzea proposatuko da: 2006ko azaroan Frantziako hainbat hiritako periferian izaniko gertakariak. Horretarako, hainbat testu irakur ditzan eskatuko zaio ikasleari, bi aukera emanez: batetik, liskarraren zergatiak aztertzea eta, bestetik, liskarra konpontzeko bake bideez gogoeta egitea. Amaiera emateko, nazioarteko hainbat liskarren gaineko albisteak eskainiko dira, bakearen eta justiziaren arteko loturaz ikasleak hausnarketa egin dezan.

Helburuak:
Jarduera hau, Indarkeriarik ezaren eta Bakearen Eskola-Egunean (IEBEN) egitea proposatzen bada ere, badago beste zeinahi egunetan ere jorratzea. Intermón Oxfam-en, denontzako mundu zuzenago eta baketsua eraikitzeko ahalegina egun bakar batera mugatzerik ez dagoela uste dugunez, Kaidara-ren bitartez, ildo horretako lanean jarraitzeko bestelako proposamen didaktikoen berri kontsulta dezazuen proposatzen dizuegu.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía gloabal, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.