Bakearen aldeko oihua
Bakearen aldeko oihua
Data: 2004
Gaiak: Bakearen eta gatazken kudeaketa kultura, Migrazioak eta kulturartekotasuna
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 10 eta 12 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Koaderno honetan Mozambikeko Sofía haurrak bere herrialdeak bizi duen egoera latza eta, bereziki, armen erabilerak —pertsonen aurkako minenak, zehazkiago— populazio zibilarentzat dituen ondorioak aurkeztuko dizkigu. Sofiaren biografiak eta argazkiek bere ametsetara eta bere errealitatera hurreratuko gaituzte eta, horri esker, herrialde hartako egoera ezagutu ahal izango dugu.
Material honen bidez bakea eta justizia soziala munduko gizaki guztiei zor zaizkien funtsezko eskubide gisa balioestea lortu nahi da. Rol-joko baten eta itxurako adibide batzuen bitartez, liskarrei heltzeko era eta jarrera desberdinak ezagutuko ditu haurrak. Era berean, gatazka eta liskarrei buruz prentsan idazten duten kazetariak agertuko dira jokoan. Kontua da, gizaki zein nazioarte mailan, liskarrak eraldatzeko eta konpontzeko mekanismoak ezartzea. Atal hau, liskarrei irudimenez asmaturiko konponbideak garatzeko premia erakusten duten bi ahuntzen adibidearen bitartez irakasten da. Sintesi modura, eskolako gainontzekoei eta gurasoei lan hau ezagutarazteko balioko duen liburu erraldoi bat egitea proposatuko zaie, bertan ikaskuntzak, irudiak, iritziak etab. jasoko direlarik.
Lehen Hezkuntzako gainerako zikloetarako materialak eta Bigarren Hezkuntzarako baliabideen gida eskaintzen dituen "Bizitza duinaren alde, utikan armak!" maleta pedagogikoaren osagaietako bat da koaderno hau.
Un_grito_por_la_paz_cast.pdf
Un_grito_por_la_paz_cat.pdf
Un_grito_por_la_paz_eus.pdf
Un_grito_por_la_paz_gal.pdf
Mariposas_y_grito_por_la_paz_Guia_didactica_cast-1.pdf
Mariposas_y_grito_por_la_paz_Guia_didactica_cat-2.pdf