Bazen behin Amuarrain amorratu marroia…
Bazen behin Amuarrain amorratu marroia…
Data: 2010
Gaiak: Bakearen eta gatazken kudeaketa kultura, Desoreka ekonomikoa eta justizia fiskala
Baliabide-mota: Hezkuntza esperientzia
Hartzaileak: 6 eta 8 urte, Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: Euskara, Gaztelako
Gure eskualdeetan eta munduko beste hainbat herrialdetan gizakien bizitzen artean dauden desberdintasunak uler daitezen erraztea da Portugaldik etorri zaigun esperientzia honen helburu behinena.
Proiektu hau Portugesera (testuak lantzea) eta Herritar hezkuntza (herritargora begirako hezkuntza garatzeko gune pribilegiatua baitzen) ikasgaietatik landu zen.
Ipuin baten bitartez eta Munduak elkarlotuz proposamen didaktikoaren inguruan, lehen fase batean emozioak landu ziren, ipuineko pertsonaien identifikaziotik hasita; bigarren fasean, berriz, migrazioekin loturiko edukiei heldu zitzaien, hala nola mugak, ezaugarri fisikoak, tradizioak, banderak, etab.
Prozesuaren hirugarren fasean, borroken, bakearen eta bortizkeriaren gaia aztertu zen. Azkeneko fasean, egoeraren azterketa kritikoa jorratu zen, nork bere iritzia argudiatu ahal izan zezan sustatuz.
Esperientzia hau El Escorial-en (Madril), 2010eko urriaren 30etik azaroaren 1era arte eginiko Herritargo Globalerako Hezkuntzako IV. Mintegian aurkeztu zen eta horren memoria Kaidara-n dago eskuragarri.