Munduak elkarlotuz
Munduak elkarlotuz
Data: 2014
Gaiak: Bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua, Desoreka ekonomikoa eta justizia fiskala, Giza eskubideak eta oinarrizko gizarte eskubideak
Baliabide-mota: Hezkuntza esperientzia
Hartzaileak: 6 eta 8 urte, Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: Gaztelako
Diziplinarteko ikerkuntza-proiektu horren bidez, munduan nagusi dabilen desberdintasuna ezagutu du ikasleak, azkenean, herrialderik zigortuenetako egoerak azterturik. Horrela izan dugu desberdintasun horien kausen berri eta, hortaz, balizko konponbideak iradoki ditugu. Prozesu horretan, baldintza horiek hobetzen lagunduko duten gure egunerokotasuneko jokabide zenbait ere atzeman ditugu. Gelara etorri zaizkigun inbitatu batzuek, adibidez, hegoaldeko herrialdeetan bizi duten esperientzia kontatu digute, ipuin solidarioen liburua osatu dugu eta azoka solidarioa antolatu dugu, gobernuz kanpoko erakunde batzuekin elkarlanean, arazo larrienak dituzten herrialdeetara igorriko zaien dirua biltzeko helburuz. Hori dena jaso da “Conectando mundos: el hambre en el mundo” ("Munduak elkarlotuz: gosea munduan") izeneko liburuan.
Gure asmoa da eskola tradizionala eta testu-liburuaren gehiegizko erabilera gainditzea, jakin-mina, ikertzeko irrika eta begirada kritikoa sustatuko dituzten metodologia eta dinamikak erabiliz. Horiek ez ezik, ikasleari gizartea aldarazteko daukan ahalmenaz jabearazi nahi diogu.
Esperientzia hau 2014ko uztailean, Malagan, "Escuela transformadora" izeneko I. Kongresu Andaluziarrean aurkeztu zen. Horren memoria Kaidara-n dago eskuragarri