Elkartasun eta jasangarritasunezko sareak ehunduz. Klima aldaketa eta Granadako Vega.
Elkartasun eta jasangarritasunezko sareak ehunduz. Klima aldaketa eta Granadako Vega.
Data: 2015
Gaiak: Ingurumena eta klima aldaketa
Baliabide-mota: Hezkuntza esperientzia
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak, Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: Gaztelako
Hainbat ikastegik osatuko duten Vega-Educa proiektuaren helburua, klima-aldaketaren inguruan gizartearen sentsibilizatzea eragin edo lagunduko duten jarduera batzuk sustatzea da. Global pentsatu, herrian ekin lema bidez, klima-aldaketa den planeta osoko arazoa Vega de Granadako Vega-ra helarazi nahi da. Ekimen horren bitartez, Vega-ko ondare-balioa jendearengana hurreratu nahi dugu, udal eta museoek eskainitako baliabideez profitatuz.
Ikuspegi bitatik —diziplinartekoa, bata, eta belaun-artekoa, bestea— teknika mistoko erakusketa gorpuztuko da; bertan, argazkigintza, kartografía, bideoa eta beste hainbat baliabide didaktiko tarteko, zahar eta gazteen arteko komunikazioa ahalbideratuko da, granadar izaeraren hiru hanka bereiztezinetako —Vega, Alhambra eta Sierra Nevada— honetaz gogoratu eta kultura eta ingurugiro alorretako ondareaz solas egin dezaten.
Hori guztia egiten da, herri mailatik, ekoizpen agroekologiakoan, energia berriztagarrietan, klima-aldaketan eta antzeko iraunkortasun-balioetan hezkuntza sendotu dadin.
Esperientzia hau 2014ko uztailean, Malagan, "Escuela transformadora" izeneko I. Kongresu Andaluziarrean aurkeztu zen. Horren memoria Kaidara-n dago eskuragarri.