Eskolan ekitea (kooperatiba)
Eskolan ekitea (kooperatiba)
Data: 2016
Gaiak: Bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua, Demokrazia eta parte-hartzea
Baliabide-mota: Hezkuntza esperientzia
Hartzaileak: 10 eta 12 urte, Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: Gaztelako
Jarduera honekin, ikasleek kooperatibismo eta ekimenezko proiektuak martxan jartzeko estrategiak gara ditzaten lortu nahi da; horretara begira, kontua da ikaslea gaitzea, gerora gizartean ahalik eta era eraginkor eta gogo-betegarrienean txerta dadin, curriculuma osatzen duten oinarrizko gaitasunak baliatuz, alor desberdinetako gaiei helduta.
Jokaera autonomoko azturak hartzean, negoziatzeko gaitasuna garatzean, konpromisoak bereganatzean, hainbat gunetan parte-hartzeko engaiatzean eta —herrialde askotako gizon, emakume eta familien ekonomia hobetzeko tresna den heinean— kooperatiba-sistema zertan den ezagutzean oinarriturik, elkarlan, koordinazio, gatazkak konpontzeko eta arazo eta erantzukizunak bereganatzeko joera eta jokabideak sustatuko dira hemen.
Esperientzia hau 2015eko uztailean Bartzelonan, “Herritargo globalerako heztea” tituluarekin, VI. Mintegian aurkeztu zen eta haren memoria Kaidaran dago eskuragarri.