Migratzaile esentzialak: lokarriak ehunduz, harresiak eraitsiz

Baliabideen bilatzailea

Migratzaile esentzialak: lokarriak ehunduz, harresiak eraitsiz

Autorea: Assumpta Zapata Buxens, Flor López Asenjo, Isabel Sebastián Gil, Israel García Bayón / Coordinación: Esther Varela Arbones, Sandra Martín Tremoleda y Carlos Vela Pizarro
Data: Abril 2021
Gaiak: , ,
Baliabide-mota: Migratzaile esentzialak: lokarriak ehunduz, harresiak eraitsiz
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Gaztelako
Azalpena:
COVID-19k agerian utzi ditu migratzaileen bizitzan zuzeneko eragina duten migrazio-politiken eta asilo-sistemen egiturazko trabak eta oztopoak. Global express honen xedea da migratzaileak eta bizi dituzten ahultasun-egoerak ezagutzea, ulertzea, horien inguruan hausnartzea, horiekin enpatizatzea eta ahulezia-egoerekin konprometitzea. Material haupertsonengan oinarritzen da, funtsezko enpleguetan aritzen direnetan, beren jatorrizko, igarobideko eta helmugako komunitateetarako berrikuntza- eta aberastasun-iturri eta ekonomiaren dinamizatzaile direnetan, hain zuzen. Gertakari hori bereziki nabarmena izan da COVID-19ren pandemian, migratzaileak funtsezkoak izan baitira bizitzari eusteko.   Eskubideen ikuspegitik, nazioarteko migrazioa denboragabeko eta norabide anitzeko gertaera da, giza izaerari berez datxekiona, eta behar bezala goberna daiteke oinarrizko giza eskubideak guztiz bermaturik eta giza garapen jasangarria lortzeko aukera gisa. Proposamen honek politikak, praktikak eta kultura arrazista aztertzea proposatzeko aukera emango du, arrazakeria instituzionala eta soziala ikusaraziz, eta konpromiso pertsonalak eta kolektiboak sustatuz, migratzaileek gainerakoen eskubide eta aukera berberak izan ditzaten.   
Helburuak:
Global express komunikabideetan eragina duten izari globaleko aztergaiak eta gertaerak lantzeko tresna bat da, hau da, funtsezko gaitasunak eta gaitasun globala garatzen laguntzen duen baliabide bat. Global express guztiek informazio-txosten bat dute, gaia bere testuinguruan kokatzeko. Oraingoan, Oxfam Intermon-ek prestaturiko "Funtsezkoa ikusezina izan ez dadin" azterlana da, alegia, irakasleentzako orientabideak jasotzen dituen gida didaktiko bat eta ikasgelan lantzeko hainbat jarduera biltzen dituen hezkuntza-proposamen bat. Global express programak eztabaida eta egintza sustatu nahi ditu bigarren hezkuntzako eta goi-mailako ikasleen artean, errealitatearen ikuspegi kritikoa esnatzeko, munduaren egoera eta, bereziki, migratzaileek espainiar Estatura iristean jasaten dituzten eskubideen urraketa ulertzeko.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía gloabal, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.