IPARRAren BATZARRA

IPARRAren BATZARRA

IPARRAren batzarra 2023ko irailaren 16an

Iparra taldearen Batzar Nagusian Zuzendaritza Batzordea ez aldatzea erabaki dugu, hainbeste kide ere ez garelako. Hau da, Batzordea izango litzateke:

Arantza Zubizarreta Lehendakaria

Gotzon Quintana Idazkaria

Eugenia Grijalvo Diruzaina

Alazne Cámara Zuzendaritza Batzordekidea

Beatriz Lacoma Zuzendaritza Batzordekidea

Ana Belén Vega Zuzendaritza Batzordekidea

Batzorde honek 2022-2023 ikasturtean egindakoa errepasatu du. Lehenago ere argitaratu genuen hori Kaidaran, eta gidoi horrekin proposatu genuen ikasturte honetarako egin beharreko lana.

Geure burua finantzatzeko moduaz ere hitz egin dugu, ea banku-kontu bat lortzen dugun lehenik eta behin, eta gero, finantzaketarena nola konpondu ikusiko dugu…

Pentsatu behar dugu nola hedatu eta jende gehiagorengana iritsi. Edozein informazio nahi izanez gero, idatzi iparra.rednorte@gmail.com helbidera.