ZINE ETA LITERATURA. 2023KO URRIA

ZINE ETA LITERATURA. 2023KO URRIA

FILMA: INTSUMISAK. Emakumeak borrokan Mendebaldeko Saharan

 

Jatorrizko izenburua: Insumisas. Mujeres en lucha en el Sahara Occidental (2023)

Zuzendaritza: Laura Daudén eta Miguel Angel Herrera

Ekoizpena: Forward Films

2022an, Saharako emakume talde batek argitaratu gabeko txosten bat egin eta kaleratu zuen nazioartean: “Dena argitara dadila”. Txosten horrek Marokoko indarrek 1975 eta 2021 bitartean egindako giza eskubideen urraketen 81 testigantza berreskuratzen ditu. Txostenak sarrera librea du, paperean eta formatu digitalean argitaratua, eta euskaraz, gaztelaniaz, arabieraz eta ingelesez editatutako laburpen grafiko bat ere badu.

“Intsumisak” dokumentalaren helburua parte hartu duten emakumeen historia kontatzea eta ekimen hau posible egitea da, biktima, ikertzaile eta aktibisten rol hirukoitza agerian utziz.

Filma emakume horien kontakizunak eta oroimena ditu abiapuntu, eta proiekzioan zehar ezagutzen dira, emakume sahararren erresistentzia-esperientziari omenaldi bat egiteko.

“Intsumisak, mendebaldeko Saharan borrokan ari diren emakumeak” filma Hegoak (Euskal Herriko Unibertsitatearen nazioarteko garapenari eta lankidetzari buruzko ikasketa-institutua) eta Eukal Fondoak (Fondoa) egin eta finantzatu dute.

Dokumental hau Huerta de Tetuánen (Madril) proiektatu zen uztailean eta Jadiyetu el Mohtar, Fronte Polisarioak Madrilen duen ordezkaria eta Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko kidea, bertan izateko zortea izan genuen. Berak egin zuen dokumentalaren aurkezpena eta amaieran solasaldi interesgarria izan genuen. Esteka hauetan “Dena argitara atera dadila” txostenaren laburpen grafiko bat aurkituko duzue. Txosten horretan dokumentalaren oinarria dago, eta nahi izanez gero, zuen ikastetxeetan eskatu eta proiektatzeko behar den informazio guztia biltzen da.

https://publicaciones.hegoa.ehu.eus/uploads/pdfs/617/M-7025_resumen-grafico_cast.pdf.pdf?1652880558

Intsumisen proiekzio bat antolatu nahi duzu?

 

IRAKURTZEAK URRUNAGO ERAMATEN ZAITU

ESCUELA DE APRENDICES

GALAXIA GUTENBERG

 

Saiakera hau duela denbora bat argitaratu zen Galaxia Gutenbergen, eta haren atzetik beste bat etorri da, Malas compañías izenekoa. Liburura itzultzeko aukera ematen digu, “erreminta-kutxa” balitz bezala, eta ez horrenbeste pentsatzeko, nola hezi? nolako heziketa nahi dugu?

Galdera horren indarra sentitzeko, “beste pertsonekin ikastun izan behar dugu, tailerrak diren eskola horietan ibiltzen baikara”. Munduan edo haren bazterretan elkar irudikatzeko eta ikusteko moduak elkarrekin entseatu nahi ditugu. Horrek esan nahi du dakienarengandik ikasten dudala, eta pertsona hori ere, bere mugez jabetuta, prozesuan ikasten ari dela. Besteengandik eta besteekin ikasten dugu.

Kontzientzia hartze horrek “gorputza gorputzean” behar du, eta “zatoz, pentsa dezagun hau elkarrekin!” gonbidapena bezain indartsua da. Baiezkoa, onarpena ez dago ziurtatuta, lotsak eta beldurrak harrapa gaitzakeelako. Beraz, lotura lantzeko beharra garestia izango da, baina saihestezina, eta “egin nirekin!” horretarako baldintzak jarriko ditu. Hori da saiakera honetan proposatzen zaiguna: “harreraren arte hezitzailea, hitzarekin, begiradarekin, keinuekin eta isiltasunarekin”.

Balizko topaketa horretan, munduko arazo larri eta konplexuak pentsatzen lagunduko didan “ikuspuntu” bat garatuko dugu, norberaren eta besteen alde. Marina Garces filosofoak garatzen duen beste gai handi bat “oraina irakurtzea eta etorkizuna landu ahal izatea” litzateke, gure mugak eta “ziurgabetasuna” aitortuz.

Ideia horrekin gera gaitezke: saia gaitezen gure denbora irakurtzen eta ulertzen; ausartu gaitezen “ez jakiten”, eta jabetu gaitezen desproportzioaz, bai ulertzen dugunaz, bai ulertzen ez dugunaz, eta egin dezakegunaz edo egiten ez dugunaz. Bila ditzagun diskurtso nagusitik kanpo daudenen ahotsak eta jakintzak  eta jarrai dezagun gonbidatzen eta bestei harrera egiten.