CiudadaniaGlobal

“Ser y Saber”  es resultado del proceso reflexivo y colaborativo llevado a cabo por uno de los grupos de trabajo del movimiento por la meta 4.7, del que somos parte la Red de Educadoras y Educadores por una Ciudadanía Global: Nuestra respuesta en red y desde la experiencia a la pregunta sobre cuál debería ser el perfil docente para el desarrollo sostenible y la Ciudadanía Global. Partiendo del contexto educativo internacional y los desafíos y retos que enfrentamos como humanidad , presentamos las competencias personales, comunitarias, cognitivas y didácticas necesarias para transformar el mundo desde la educación. Las ilustraciones de las infografías que acompañan el documento reflejan el deseo de...
Quiero saber más
Hezitzaileen Sareak herritargo globalentzat prestaturiko lankidetzazko lanaren emaitza den argitalpen hau hausnarketarako eta adibide praktikoetarako proposamen bat da, Herritartasun Globalerako Hezkuntzaren izaera eraldatzaileari buruzkoa, eta, hezkuntza-ikuspegi horretarako, funtsezkoa da hezkuntza-ekintzak pentsamendu kritikoa, elkarrizketa, lankidetza, elkartasuna eta konpromisoa susta daitezen bideratzea, desberdintasunak eraldatzeko eta justizia soziala, ekitatea eta Garapena Ikuspegi metodologikoak, beraz, eraldatzailea ere izan behar du, eta prozesuekin batera doazen estrategiek eraldaketa sozial hori sustatu behar dute. Metodologia eraldatzaileak bat datoz herritartasun globalerako hezkuntzarekin, eta herritar globalentzako eskolak eraikitzen laguntzen duten prozesu metodologikoak, gure ustez, hiru oinarri desberdinetan oinarritu beharko lirateke: hezkuntzaren dimentsio eraldatzailea sustatzea, beste mundu posible eta beharrezko bat eraikitzeko; elkartasunean eta enpatia kosmopolitan oinarritutako ikuspegi sozioafektibo bat...
Quiero saber más
Gaur egungo garaiotan hezkuntzari buruzko eztabaida politikoa herritargoaren inguruan egosten eta mamitzen ari da. Alde batetik eta bestetik argudioak biderkatzen diren bitartean, hezitzaile izateko ardura daukagunok betiko galderari bueltaka segitzen dugu: nolako herritargoa eraikitzen (laguntzen) ari garen eskolatik. Bizitzarako, ezer arrotz izango ez zaigun mundu baterako heztea da gure asmoa eta horrek, noski, eskola mundua berreratzera garamatza. Hezkuntza eredu humanista eta global berria abiapuntua hartuta, liburu honek eskaintzen digun ikusmoldea kosmopolita, emantzipatzaile, kritiko, parte-hartzaile, demokratiko, eraikitzaile, gogoetatsu, dialogiko eta, batez ere, transformatzailea da. Liburu honek eskola-praktikaren diagnostikoa, premiak eta antolamendurako euskailuak planteatzen dizkigu era zorrotz, didaktiko eta ulergarri batean. Horregatik bihurtu da ezinbesteko irakurketa hezitzaileentzat eta argi-emailea seme-alaben eskola-ereduaz kezkatzen...
Quiero saber más
Hona hemen opari polita, ez-kontsumista (jakina!) eta bikoitza: edukietan hezi nahi gaitu; formetan, goxatu. Ez, noski, bera liburu atsegin edo eskuzabal izatearren; alderantziz, arduragarri gertatzen da, baina jendea, gizartea eta naturarekiko adeitsu agertzen da. Gogoeta kritikoak funtsezko baieztapen honetatik abiatzen dira: hiria merkatu da, herritarra kontsumitzaile. Ikusmolde horretatik, kontsumo partekatu berri bati heltzeko proposamenak ez dira gutxi, ingurumena eta gizartea aintzat joko dituen eredu horrek gizakiaren gaitasunak biderkatuko dituelako. Egungo errealitateak testua (berez, baliagarria) vademecum bihurtu du, berak erakusten duelako alor honetan bide berriak urratu beharko liratekeela, krisia (krisi eta aukera) loratu eta ekonomia gizateriaren premiak betetzea den esentzia egiazko eta bakarra mamitzeko. Hau bezalako saiakera asko beharko dira protozoo intsumiso asko ager daitezen,...
Quiero saber más
Gizateriarekin eta planetarekin arduratsu izango den herritargo globaleko korronte bat osatzeko, euskarriak eskolatik hasita finkatu behar dira. Gelako egunerokotasunean sinesmen horri eusten diogunok badakigu hori ez dela erraza, baina bizi garen mundu honetan aurrean jarri dizkigun erronka batzuek (pobrezia, klima aldaketa eta antzekoak) ezin dute itxaron. Egungo hezkuntza-sistemak erantzun gutxi eskaintzen du. Bestelako hezkuntza-eredua ikusi behar dugu, humanista, elkarrizketan eta elkarbizitzan oinarritua, justiziaren kezka sentituko duen, ingurunera eta mundua zabalik egongo den komunitate-eskola eraikiko duena. Erronka behinena, beraz, "izateko" eta eraldatzeko hezkuntza eraikitzea da. Eskola aldatzeko arrastoak sailak, Desiderio de Paz Abril-en Escuelas y educación para la ciudadanía global; una mirada transformadora liburuaren edukiak jasotzen ditu. Herritargo globalerako hezkuntzaren proposamena sakon eta zabal oinarritzean urte asko...
Quiero saber más
Publikazio honen abiaburua, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sarearen baitan eta erakunde horren batzorde estrategikoan partaidetzaz garatutako ikerkuntza prozesua da. Prozesuaren ipar-orratza galdera hau izan da: Nolako praktikak izan behar du ikastetxeak, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko? Publikazio honen abiaburua, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sarearen baitan eta erakunde horren batzorde estrategikoan partaidetzaz garatutako ikerkuntza prozesua da. Prozesuaren ipar-orratza galdera hau izan da: Nolako praktikak izan behar du ikastetxeak, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko? Sareko eta Intermón Oxfam-en herritargo globalerako hezkuntza-ereduan oinarriturik, aldakuntza-ideal horrekin partzialki edo erabat lotzen diren beste hezkuntza-eredu batzuk bildu eta horiekin dihardu kritikoki txosten honek; horiez gainera, bideragarriak diren ibilbide aldakorrak zehazten ditu, hiru mailatako praktiketatik abiatuta: irakaskuntza...
Quiero saber más