Oxfam Intermón-en Munduak elkarlotuz 2017-ko “Mugarik gabeko eskubideak” proposamenean kokatu da esperientzia hori, gure ikasleen gaitasunari egokitutako ibilbidea izan delarik, bizitza hobe eta duinago bat izateko, jatorriko herrialdea nahitaez utzi behar izan duten pertsona askoren errealitatea gertutik erakusteko. Munduak elkarlotuz plataformako proiektu-metodologiaz eta materialez baliatuz, bigarren hiruhilekoan gorpuztu dugu geure lan osoa.Bizitzeko beharrezkoak ditugunak seinalatzea izan dugu abiagunea, baina premia horiek kasu denetan berdinak ez direla ikusi dugu. Orduan aztertu dugu nolakoak garen, elkarrekin konparatuta, zertan garen berdinak eta zertan bereizten garen, eta berdintasun eta desberdintasunekin zer gertatzen den. Harresiak zer diren eta zertarako balio duten ikasi dugu: izaera, itxura, tamaina eta material askotakoak izan daitezkeela ikusi dugu.
Quiero saber más
Ikastetxe osoan gauzatu zen “Mintzo diren hormak, irakasle diren lekuak” proiektuan, ikasleei galdera hau egin genien: Zure eskola gustatzen al zaizu? Horretarako egin zen biltzarrera bi delegatu bildu ziren gelako eta horiek eraman zituzten aurretiaz ikaskide guztiei jasotako iritziak. Hauek zuzendariari aurkeztu eta boto gehien jaso zituztenak hautatu ziren. Haur eskolakoek jolasaldi atseginagoa nahi zuten. Birziklapen gaiaz baliatu ginen, botila-tapoiekin jostailuak egiteko eta, horretarako, Caritasekin kolaboratuz, premian dauden pertsonei laguntzen dieten herriko boluntario-elkarte batekin harremanetan jarri ginen. Familiekin lantegi bat antolatu genuen: familiek jostailuak egiten lagundu ziguten eta, trukean, ikasleek kilo bana jaki eman zuten.
Quiero saber más
"Xirgotxo, munduan barrena" ipuina irakurketan bestelako errealitateak ez ezik, bizitzeko, elikatzeko eta gainerakoak egiteko bestelako erak ezagutaraziko zaizkigu eta, gainera, horiek gizakien oinarrizko premiak zein diren gogoeta egiteko aukera emango digute. Kixkal, ipuineko protagonista, bestelako ogi eta opilak ezagutu nahi dituen opiltxoa da. Pipiriko adiskideak lagundurik, munduan zeharreko txangoan abentura kitzikagarria bizitzea egokituko zaio Kixkali. Horien istorioari esker, okintza nola garatzen den eta lehengaien gaineko gauza asko ezagutuko ditugu. Jarduerak, ipuinaren hariari jarraiki lan daitezen deiseinaturik dago lan-koadernoa; horregatik, irudi bakoitzaren ondoan hainbat jarduera egiteko proposamena agertzen da, hala nola ipuina irakurri, sukaldaritza lantegia antolatu, joko sinboliko bat egin edota horma-irudi bat osatzea. Materialaren helburua besteenganako errespetu eta laguntasunezko jarrerak...
Quiero saber más
Jarduera honen abiaburua lau urteko bi gelako mutiko-neskatoekin eginiko lana da, Munduak elkarlotuz 2014-2015 “Eskubideak usteltzean” izeneko proposamenean, aztergaia oinarrizko eskubide sozialak izanik. Testuinguru horretan ikusiko dugu edonori bere izaera, anitza, izateko eskubidea zor zaiola; areago, horrek ez du adierazten bestelakoa baztertzea, batzen ikasi behar dela baizik. Bestelakotasun inklusiboaren logika da hori: aniztasuna ezagutu eta, bertatik abiatuta, batasuna gauzatzea (gure gizarteak osatu beharreko aldaketa sakona, alegia). Gelako errealitateak ikasleen kultura, erlijio, hizkuntza eta bestelakoen aniztasuna aintzat hartzeko erronka agertuko digu, ikaslea baita gu elkarrengandik ikasi eta elkar ezagut dezagun ahalbidea. Helburu behinena, aniztasunean elkar ezagutzea da. Familien laguntzari esker, informazioa bildu eta hainbat modutan landuko dugu.
Quiero saber más
Esperientzia hau Oscar Wilderen “Printze zoriontsua” ipuinetik abiatzen da, bidegabekeria sozialeko egoeren aurrean gure enpatia luzatu eta gure begiak zabaltzeko beharraz eta estereotipoez gogoeta egin dezagun. Antzerki obrara joan aurreko lanetik eta “Printze zoriontsua” ipuinaren egokipen bat irakurtzetik abiatuta, historiak bidalitako mezuaz eta gela eta gizartearen arteko paralelotasunaz gogoeta egin dugu ikasleekin batera. Debate honetatik, gizartea eta gizakiak bereizten dituzten horma-mota zenbait sortu ziren (horma pertsonalak, sozialak, estrukturalak, etab.). Hortik ateratako ondorioek, gerora, migrazio-fluxuen gaian sakontzeko balio izan zuten: pertsona askok jatorriko herrialdeetan bizi dituzten —eta, horregatik, bertatik ihes egin behar izaten duten— arazo ekonomikoak eta “bidegabekeriazko” egoerak.
Quiero saber más
Gogoeta bidezko sortze-prozesuetan kokatu eta sen pedagogikoz bizituriko proposamen pedagogikoak lantzea, ikastetxea topaketen, jakite partekatuen eta harremanen gune bihurtzeko helburuz, planteamendu artistikoetatik begiratuta. Funtsezkoa da hor nortasun pertsonal eta kolektiboaren garapena erraztuko duen giroa sortzea; hizkera pedagogiko berdin edo berbera bilatzea, egiazko curriculumaren inguruan eta ikasleen araberako printzipio partekatuak izaki; azkenik, eskola familiei eta, hedapenez, gizarte osoari, irekita. Gure iritziz, eskolatik gune-giroaren potentzialtasunak aldarrikatu eta berrasmatu behar ditugu. Eskolak izan behar du gure izaeraren ispilu eta komunikaziorako, bitartekaritzako elementua, esku-hartze ugari erraztu eta indartuko dituena.
Quiero saber más
Ebaluazioa —ikaslea entzute modura hartua— eta horren emaitzak hezkuntza-praktikara aplikatzea balioesteak bultzatu gintuen, denon artean, gaitasun pertsonalaren bilakaeran bila has gintezen. “Ez gara jardunbide egokien egile, bilatzaile baizik". “Gure aditzak gerundioan jokatzen dira, martxan jarritako prozesuak baitira". “Irakasleak irakatsi, ikasleak ikasi" eskema egokitzea nahi dugu; ikaslea bere ikaskuntzaren autore eta protagonista eta irakaslea, berriz, arazoen sortzaile eta bideratzaile izan daitezen saiatuko gara. Honakoa gure ikasle guzti-guztietara zuzentzen diete irakasle den-denek; horrez gainera, familia, elkarte eta erakundeen elkarlanari esker gorpuzten da proiektua, horiek gure ikastegian eragin zuzena baitute.
Quiero saber más
Eskolak bizitzako errealitateei irekita egon behar du, eragozpenik gabe baina, hori bai, errespetu osoz. Bizitza eta heriotza txanpon beraren bi alderdiak dira eta ez dago bata bestea gabe. Berarekin bizi gara egunero eta berari begiratu nahi ez izateak ez du desagerraraziko. Lan-proiektu honek metodologia konstruktibistaren arabera dihardu; helburua da, batez ere, heriotzaz gauza gehiago ezagutzea, geure sentimenekin elkartzea eta beldurrari aurrez aurre begiratzea, bera mitoetatik biluzteko. Praktika honen bidez, galderak eta ikerketak egin, irakurri, aditu, eztabaidan aritu, erantzunak bilatzen ditugu, beste galdera eta erantzun batzuk agertzen zaizkigu, esperimentatu, negar eta barre egiten dugu… baina, batez ere, hazi egiten gara, nor bere erritmoaren arabera. Hezkuntzan sartu behar dira ikasleak bere burua...
Quiero saber más
Haur etorkin askorentzat eskola da errealitate berriarekiko lehen kontaktu-gunea. Ikasle berriak ikastegian sartzeak aurre egin beharreko erronka asko dakarzkie denei: haurrei, ahalik eta lasterren integratu behar dutelako; ikastegiari, eskakizun berriei erantzun egokia eman behar dielako. Eskola da estereotipoak txikitzeko eta desberdintasuna aberaste-iturri bihurtzeko gunea. Esperientzia honetan aurkeztu den Gamo Diana ikastegiko Kulturartekotasunezko egitarauaren helburuak dira: ikasle etorkinak integratu eta egokipena laguntzea, jasotze-prozesuan taldearen inplikazioa erdiestea eta ikastegian bizi diren kultura guztiak hezkuntza-komunitate osoari ezagutaraztea. Bi jarduera-bidetatik garatuko da egitaraua: ikasleekiko zuzeneko esku-hartzea eta tutoretzentzako jardueren planifikazioa.
Quiero saber más