Garrantzitsua da haurrak egungo albisteak ezagutzea eta inguruan gertatzen dena ulertzea. Haur hezkuntzatik has daitezke bizi garen errealitatea osatzen duten gizartean eta ingurumenean gertatzen diren gauzak ulertzen. Migratzaileen eta errefuxiatuen inguruko krisialdi soziala da gure garaiko giza eskubideen urraketa handienetako bat, handiena ez bada. Migrazioarekin, mugekin, asilo errespetuarekin eta haurtzaroaren errespetuarekin, arrazoi politikoengatik bizitza galdu duten pertsonekin, eta Europa mailan bizi den jarrera arrazisten eta xenofoboen igoera lotutako alderdiak biltzen ditu. Baina baita elkartasunarekin, justiziarekin eta berdintasunarekin lotutakoak ere, zeinak adin horietan dagoeneko ulertu daitezkeen, gure ustez. Proposamen honek errefuxiatuen egoera haur hezkuntzari dramatismorik gabe gerturatzeko xedea du. Drama tonurik gabe eta tristura handiegirik gabe egin nahi da, denen artean...
Quiero saber más