6 eta 8 urte

Esperientzia hau, diziplinarteko proiektua izaki, Portugalen burutu zen. Portugeserako, Ingurunearen Ikerketa, Adierazpen Plastikoa eta Dramatikoa eta Matematikako irakasleek hartu zuten parte. Haurrek, taldeko tutoreak orientaturik, Haurraren Eskubideen Adierazpenaren markoan, nazionalitaterako, desberdintasunerako eskubideari heltzeko narrazio kolektiboa idatzi zuten. Proiektu horrekin, haurrek partekatu zituzten ahoz eta idatziz beren ikasketak, irakurle eta entzule guztiengana helaraziz. Azken helburua, Elkarteko Haur Eskola bateko talde bati narrazioa irakurtzea zen.
Quiero saber más
Esperientzia hau Plácido Fleitas CEIP-en (Telde, Kanaria Handia) burutu zen; ikastegiko proiektu honen xedea munduko pobreziaren aurrean ikasle-irakasleak eta gurasoak sentsibilizatzea da, zergatiak eta ondorioak bilatzeko eta errealitate horren aurrean konpromisoa harrarazteko. Gizabanakoaren konpromisoa landu eta jorratzeko helburuz, irakasleen klaustroak lantegiak antolatu zituen ikasle eta gurasoentzat, Intermón Oxfam-eko hezkuntza-taldearen laguntzarekin. Teldeko herritarrei pobreziaz kontzientzia harrarazteko eta ikasleengan konpromiso demokratikoko arrastoak sortzeko mobilizazio sozial batekin eman zitzaion amaiera lanari.
Quiero saber más
Praktika honen funtsa Gines-ko (Sevilla) Angel Campano Lehen Hezkuntzako Ikastetxean ipuin asko irakurri eta iruzkindu ondoren egin zen baterako hezkuntza-lan bat da. Baterako hezkuntzadun edukia zuten edo elkarbizitzarako heziketarakoak ziren liburu haiek hiru sailetan (bat ziklo bakoitzeko) banatu eta haiekin lanean aritzeko jarduerak antolatu ziren. Beste aldetik, ikasturte osoan zehar eta Liburuaren Ferian bereziki ikastetxean irakurzaletasuna sustatzeko antolatzen diren jarduera denetan agertzen dira liburu horiek. Proiektu hori AMPA-k eta irakasleek eratu dute eta, ipuinen hezkuntza alorreko potentzial eskergaz baliatuz, haurrak sozializatzeko erabiltzen diren genero-rol estereotipatuak auzitan jartzea du xedea; horretarako, neskato edo mutiko gisa bizitzeko eredu alternatibo integralak erakusten dira, sexuaren arabera murrizketa edo bereizketarik egin gabe.
Quiero saber más
Jarduera honen helburua, denen artean ura aurrezteko eta egokiro erabiltzeko ohiturak eguneroko bizimoduan txertatzea da. Ateratako ondorioak horma-kartelean agertuko dira, "Noaga, ura eta gu" eta "Urarekin jolasean", jarduerei amaiera emateko saioan. Jarduera horrekin, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatu nahi dira, partaidetzazko metodologia bidez.
Quiero saber más
Espazio ireki batean (patioan, edo) antolatu beharko litzateke jarduera hau bi jokok osatzen dute: "Tantaz tanta" eta "Ur tantak Afrikarentzat". Joko bakoitzaren amaieran eztabaida eta gogoeta egiteko tartetxo bat hartu beharko da. Jokoak egiteko behar den materiala: kartoitxoa, enbalatzeko papera eta era askotako ontziak: baldeak, edalontziak, eltzeak... Jokoa burutzeko ordu eta erdi edo bi orduko iraupena aurreikusten da. Jarduera honekin lortu nahi da ikasleak uraren garrantziaz sentsibilizatzea eta, baliabide horri dagokionez, munduan dauden desberdintasunak erakustea. Bestetik, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatu nahi dira.
Quiero saber más
Jarduera honekin lortu nahi da urak daukan garrantziaz ikaslea sentsibilizatzea eta, bide batez, baliabide horri dagokionez, munduan dauden desberdintasunak erakustea. Burkina Faso-ko Nogoa haurraren historiari esker, ikaslea bestelako errealitate batera hurbildu eta, horren bidez, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatu nahi zaizkio. Beste aldetik, gure ur kontsumoa aztertu eta kontzeptu batzuk (ur edangarria, ur eskasia, etab.) ikasiko ditugu. Kontzeptu horiek guztiak jorratzeko marrazki eta argazkiak erabiltzea eta narrazio bat azaltzea proposatuko da.
Quiero saber más
Rosalinaren historia abiapuntu harturik, liskar egoera baten atzean zer dagoen haurrek uler dezaten eta beraiengan arrotz egin dakizkiekeen bizipenak ezagutzeko interesa piztea nahi da. Liskar armatu baten erruz, etxetik arrapaladan ihes egin behar izan duen Rosalina haurraren bizipenak eta sentimenduak kontatzen dira koaderno honetan. Narrazioaren amaieran, horrelako liskarrik behin ere ez errepikatzeko itxaropen eta desira agertzen dira. Bi ataza aurkezten ditu koadernoak, paraleloki: batetik, protagonistaren historia erakusten zaigu eta, bestetik, kontakizun horretan agertzen diren kontzeptu eta gaietan sakontzeko aukera ematen diguten jarduerak eskaintzen zaizkigu. Jarduerak haurraren eskarmentuan oinarritu dira, protagonistaren bizipen, ezagutza, pertzepzio eta gainerakoak behin eta berriz adieraziz. Rosalinaren historia gida didaktikoak zehatz-mehatz kontatzen du eta, era berean, koadernoan...
Quiero saber más
Unitate didaktiko honen helburua bakearen kontzeptuaz gogoeta egitea da, ideia erauntsi batetik abiatuz. Denen artean, "gerrarik eza" baino haratago iritsiko den definizioa osatzea da kontua, bakearen gertueneko errealitatera ekarrita: senideekiko edo lagunekiko harremanak, adibidez. Azkenean, ikasle guztien artean bake ekitaldi sinboliko bat egitea proposatuko da.
Quiero saber más
Unitate didaktiko honetan, lau eskola-jardueraren bitartez, bakearen eta liskarren kudeaketa kontzeptuetara hurbilduko da ikaslea. Gertu-gertuko adibideetan —esate baterako, lagunen arteko borroka eskolako patioan— oinarrituz, liskarrak bake-bidetik konpontzea da material honen helburua, komunikazio-arauak eta liskarren transformazioa bereziki azpimarratuz. Bestetik, marrazkien bitartez, bakeak eta gerrak haur txikienengan sortarazten dituzten sentimenduak jorratzea du helburu.
Quiero saber más
Monografiko honetan Giza Eskubideak jorratuko dira, elikadura, osasuna eta hezkuntza funtsezko eskubideen inguruan. Ikasleen adinekoa den Maria haur nikaraguarraren lekukotzan oin harturik, material honek gerturatuko gaitu oinarrizko eskubideak urraturik bizi diren haur eta gaztetxo askoren errealitatera. Proposamen hau lau eskola-saiotan lantzeko planteatzen da.
Quiero saber más