Herritartasun Globalaren ikuspegitik Hezkuntza Ebaluazioari buruzko II. Kongresua! Hezkuntza-arlokoa bazara (eskola, unibertsitatea, gizarte-kolektiboak…), arazo globalak interesatzen bazaizkizu eta jarrerak aldatzeko lan egiten baduzu, kongresu honetara etorri behar duzu, gainera, uztailaren 31 baino lehen izena eman duten lehen 100 pertsonetako bat bazara, doan ateratzen zaizu!
Eta, gainera, herritartasun globalarekin lotutako jarrera-aldaketa nola neurtzen duzun partekatu nahi baduzu, kongresurako komunikazio bat aurkeztera animatzen zaitugu.
Kongresua Pilasen (Sevilla) egingo da, urriaren 7an eta 8an, “Munduak behar duen eraldaketarako heztea” proiektuaren barruan kokatzen da eta @CooperacionAND finantzaturik dago.
Edizio hau 2030 Agendak barne hartzen dituen eremu formaleko eta ez-formaleko hezkuntza-esperientzien ebaluazioan oinarrituko da.
Kongresurako hautatuko diren komunikazioek eztabaidarako eta ebaluazioari buruzko ideiak partekatzeko bidea emango dute, arazo global larrienak konpontzeko beharrezkoa den gizarte-eraldaketan aurrera egitea ahalbidetuko digutenak.
Hurrengo orrialdean kongresuaren webgunean sartu eta ponentzien grabazioa ikusi ahal izango duzue:
🔗Kongresuaren webgunea: http://congresoevaluacioneducativa.madrecoraje.org/