Kaidara, Herritargo Globalerako Hezkuntzaren ikuspegitik irakasleentzat eratutako baliabide-ataria da. Bertan, hainbat irakaslek gelan izaniko esperientziak, argitara emaniko bildumak (Global Express edo Kaleidoskópio, adibidez), unitate didaktikoak eta Herritargo Globalera begirako hezkuntzan baliatzeko moduko liburu eta analisi artikuluak agertzen dira. Materialak, doakoak izaki, gutxienez lau hizkuntzatan eskaintzen dira.
Hemen eskaintzen ditugun materialak, duela 20 urte baino gehiago Oxfam Intermón-en Hezkuntza Programaren baitan, Herritargo Globalerako Irakasle Sareak sortuak dira. Hezkuntza-zentroek errealitatea eraldatzeko duten ahalmenean etsi-etsian sinesten duelarik, irakasle-sare honek justizia sozialarekin konpromisoa hartua du eta Estatu espainiar osoan, irakasleentzako egintza eta trebakuntza proiektuak sustatzen ditu, lurralde mailako lantaldetan antolaturik, Herritargo Globalerako Hezkuntza zabaltzeko eta sustatzeko.
Oxfam Intermón-en Hezkuntza Programan, Irakasle Sarearekin bat egin eta lanean dabilen pertsona talde bat osatzen dugu, ikasgelan jorratzeko proposamen berritzaileak sustatzen ditugu eta heziketa-baliabideak garatzen ditugu Herritargo Globalerako Hezkuntzaren marko teorikoa bultzatzeko.
Oxfam Intermón Gobernuz Kanpoko Erakundearen helburua, gizaki guztiek beren eskubideak gozatuko duten pobreziarik gabeko etorkizuna erdiestea da.