KLIMA-ERRONKA

Klima-erronka irakasleei bideratutako dokumentu bat da, sei saio edo atal handitan egituratua. Saio bakoitzean hainbat jarduera aurki daitezke, inprimatu daitezkeen baliabideen fitxekin lotuta. Aurkezpena proiektatu egin daiteke, baliabideko kontzeptuak eta protagonisten kontakizunak azaltzeko, laguntza gisa. Dokumentu nagusian, aurkezpeneko irudien miniaturak aurkituko dituzte, haien proiekzioa bultzatzeko deskribapenekin hornituak, jardueren lan-sekuentziarekin eta baliabideen fitxekin zuzenean lotuta.