Aitzakiarik ez
Aitzakiarik ez
Data: 2003
Gaiak: Desoreka ekonomikoa eta justizia fiskala, Genero justizia
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 10 eta 12 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez

Gutariko bakoitzak sexuen bereizketaz egin ohi dugun hausnarketa indibidual eta kolektiboarekin hasten da monografikoa. Ondoren, etxeko zereginak gizonezkoen eta emakumeen artean banatzeko moduaz eta lan berbera egitearren soldata desberdina jasotzeaz gogoeta egitea da proposamena.
Hurrengo jarduerek ikaslea testuinguru berezi batean sartuko dute: Afrikan, adibidez, ekonomiaren karga gehienetan emakumeak daraman arren, marjinaturik dago. Monografikoak lana taldeka egitea proposatuko du: gobernuetatik, enpresetatik, familietatik eta eskoletatik bultza litezkeen konponbideak bilatu behar dira, aukera-berdintasuna sustatzeko. Azkenean, ikasitako guztia bilduko duen telebistarako albistea idaztea izango da proposamena.
Eginkizun hau lau eskola-saiotan lantzeko planteatuko da.
Material hau "Berdintasunaren peskizan" lan monografikoaren osagaia da. Monografikoak lehen eta bigarren hezkuntzako ziklo denetarako jarduerak ere eskaintzen ditu.







