Bestelakoak, baina berdinak
Bestelakoak, baina berdinak
Data: 2016
Gaiak: Bakearen eta gatazken kudeaketa kultura, Demokrazia eta parte-hartzea, Giza eskubideak eta oinarrizko gizarte eskubideak
Baliabide-mota: Hezkuntza esperientzia
Hartzaileak: 3 eta 6 urte, Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: Gaztelako
Jarduera honen abiaburua lau urteko bi gelako mutiko-neskatoekin eginiko lana da, Munduak elkarlotuz 2014-2015 “Eskubideak usteltzean” izeneko proposamenean, aztergaia oinarrizko eskubide sozialak izanik.
Testuinguru horretan ikusiko dugu edonori bere izaera, anitza, izateko eskubidea zor zaiola; areago, horrek ez du adierazten bestelakoa baztertzea, batzen ikasi behar dela baizik. Bestelakotasun inklusiboaren logika da hori: aniztasuna ezagutu eta, bertatik abiatuta, batasuna gauzatzea (gure gizarteak osatu beharreko aldaketa sakona, alegia). Gelako errealitateak ikasleen kultura, erlijio, hizkuntza eta bestelakoen aniztasuna aintzat hartzeko erronka agertuko digu, ikaslea baita gu elkarrengandik ikasi eta elkar ezagut dezagun ahalbidea.
Helburu behinena, aniztasunean elkar ezagutzea da. Familien laguntzari esker, informazioa bildu eta hainbat modutan landuko dugu.
Esperientzia hau 2015eko uztailean Bartzelonan, “Herritargo globalerako heztea” tituluarekin, VI. Mintegian aurkeztu zen eta haren memoria Kaidaran dago eskuragarri.