Eztabaida. Azalpen eta erantzun txandak, erlojuaren aurkako lasterketa eroan

Baliabideen bilatzailea

Eztabaida. Azalpen eta erantzun txandak, erlojuaren aurkako lasterketa eroan

Autorea: Elena Garcia Marin
Data: 2014
Gaiak: ,
Baliabide-mota: Hezkuntza esperientzia
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: Gaztelako
Azalpena:

Ikaslearen ahozko mintzamena sustatzeko xedez, ikastetxe osoan, eztabaiden lehiaketa antolatu eta gorpuztea. Gelan egiten diren jarduera gehienak idatzizkoak izaten direnez, ikaslea gainerako ikaskideen aurrean hitz egitera motibatuko duten jarduerak praktikan jartzeko beharraz konturatzean sortu zen ekimen hau.

Lehendabizi, gelako fasean, gela bakoitzeko taldeek elkarren artean egiten dute eztabaida; argudio onenak azaltzen dituen eta jarrerari hobekien eusten dion taldea hurrengo fasera igaroko da, ikastegiko fasera. Horretan, maila bakoitzeko taldeak besteekin lehiatuko du ikastegiko aretoan: hiru maila daude DBHko lehen zikloa, DBHko bigarren zikloa eta batxilerreko lehen maila). Horrek, dudarik ez, ikaskideen artean emozioa eta ikusmin handia sortuko du.

Esperientzia honi esker, mintzamena sustatzeaz gainera, elkarrizketan aritzeko, aditzeko eta argudiatzeko gaitasuna garatu ahal izan ditu gazteak, gai jakin baten inguruan gogoeta egin behar duelako; horretarako, jakina, aldeko eta kontrako argudioak bilatu behar izan ditu, lehiakideak eta taldeak dituzten iritziak gorabehera.

Helburuak:
Esperientzia hau 2014ko uztailean, Malagan, "Escuela transformadora" izeneko I. Kongresu Andaluziarrean aurkeztu zen. Horren memoria Kaidara-n dago eskuragarri
Deskargatu baliabideak
Exp_Kaidara_39_ESP.pdf

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía gloabal, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.