Ezusteko oparia Rosalinarentzat
Ezusteko oparia Rosalinarentzat
Data: 2004
Gaiak: Bakearen eta gatazken kudeaketa kultura, Migrazioak eta kulturartekotasuna
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 6 eta 8 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez

Rosalinaren historia abiapuntu harturik, liskar egoera baten atzean zer dagoen haurrek uler dezaten eta beraiengan arrotz egin dakizkiekeen bizipenak ezagutzeko interesa piztea nahi da. Liskar armatu baten erruz, etxetik arrapaladan ihes egin behar izan duen Rosalina haurraren bizipenak eta sentimenduak kontatzen dira koaderno honetan. Narrazioaren amaieran, horrelako liskarrik behin ere ez errepikatzeko itxaropen eta desira agertzen dira. Bi ataza aurkezten ditu koadernoak, paraleloki: batetik, protagonistaren historia erakusten zaigu eta, bestetik, kontakizun horretan agertzen diren kontzeptu eta gaietan sakontzeko aukera ematen diguten jarduerak eskaintzen zaizkigu. Jarduerak haurraren eskarmentuan oinarritu dira, protagonistaren bizipen, ezagutza, pertzepzio eta gainerakoak behin eta berriz adieraziz. Rosalinaren historia gida didaktikoak zehatz-mehatz kontatzen du eta, era berean, koadernoan agertzen diren ilustrazio eta jarduera guzti-guztien aplikazio didaktikoa urratsez urrats agertzen ditu.
Lehen Hezkuntzako gainerako zikloetarako materialak eta Bigarren Hezkuntzarako baliabideen gida eskaintzen dituen "Bizitza duinaren alde, utikan armak!" maleta pedagogikoaren osagaietako bat da koaderno hau





