Garapenean Laguntzeko Hezkuntza
Garapenean Laguntzeko Hezkuntza
Data: 2009
Gaiak: Desoreka ekonomikoa eta justizia fiskala, Giza eskubideak eta oinarrizko gizarte eskubideak
Baliabide-mota: Hezkuntza esperientzia
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: Gaztelako
Esperientzia honen xedea "Herritargoa iristeko hezkuntza" ikasgaia errealitatea —Hegoaldeko populazioen bizi-baldintzak eta hauen zergatiak— egokiago ezagutaraztea da. Iparralde/Hegoalde bereizketaren aurkako borroka-tresna den heinean, Garapenerako Elkarlanaren rola ere aztertuko da eta, teoria osatzeko, ikasleak bere errealitatean abiagune harturik, mundua zuzenago izan dadin lortzeko praktikan jar ditzakeen egintzak zehaztuko dira.
Praktika eskola-ordutegian garatu da, saio teorikoak eta praktikoak tartekatuz. Saio praktikoetan gobernuz kanpoko erakundeetako boluntarioekin elkarlanean aritu gara: pertsona horiek irakasle jardun diren lantegietan kooperatiba gisa aritu direlako ikasleak, lauzpabost laguneko taldetan. Castelló de la Plana-ko Bigarren Hezkuntzako Institutu Politeknikoan gauzaturiko jarduera horiek era askotakoak izan dira: prentsa-artikuluen azterketa, horma-irudiak osatu, bidezko merkataritzaren eta iparralde eta hegoaldearen arteko desorekaren inguruko joko kooperatiboak, bideoak ikusi eta iruzkintzea, rol-jokoak, giza eskubideak gai hartutako ipuin edota narrazioak sortzea …
Esperientzia hau, Los Negrales-en (Madril) 2009ko uztailean eginiko Herritargo globalerako Hezkuntzako III. Mintegian aurkeztu zen eta bertako memoria Kaidaran dago eskuragarri.