Hamaika koloretako tximeletak

Baliabideen bilatzailea

Hamaika koloretako tximeletak

Autorea: Isabel PLanas, Maru Escobedo, Raúl Jiménez
Data: 2004
Gaiak: ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 8 eta 10 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:

Koaderno honetan Roberto Angolako haurrak bere herrialdeko errealitate latzean eta gerrak eragin eta oraino ere bizirik dirauten ondorioetan sartuko du ikaslea. Proposamen honen helburua, ikasleek arma merkataritzak —pertsonen kontrako minek, zehazki— sortarazten dituen ondorioak eta mundu zabalean milioika lagunek nozitzen dituzten ondoreak ezagutzea da. Balkanetako gerran inplikaturiko haurren marrazkien azterketan abiagune harturik, gerrak guregan pizten dituen sentimendu eta sentsazioak jorratuko dira.

Material honi esker lortu nahi da gizaki guztiei zor zaizkien funtsezko eskubide gisa bakea eta justizia soziala balioestea eta, gizaki zein nazioarte mailan, liskarrak eraldatzeko eta konpontzeko mekanismoak ezartzea: liskarrei irudimenez asmaturiko konponbideak garatzeko premia erakusten duten bi ahuntzen adibidearen bitartez irakasten da hori. Sintesi modura, eskolako gainontzekoei eta gurasoei lan hau ezagutarazteko balioko duen liburu erraldoi bat egitea proposatuko zaie, bertan ikaskuntzak, irudiak, iritziak etab. jasoko direlarik

Helburuak:
Lehen Hezkuntzako gainerako zikloetarako materialak eta Bigarren Hezkuntzarako baliabideen gida eskaintzen dituen "Bizitza duinaren alde, utikan armak!" maleta pedagogikoaren osagaietako bat da koaderno hau.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía gloabal, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.