Herritargo globalerako hezkuntza eta ikastetxeak; begirada eraldatzailea
Herritargo globalerako hezkuntza eta ikastetxeak; begirada eraldatzailea
Data: 2013
Gaiak: ECG esparru teorikoa
Baliabide-mota: Liburuak, artikuluak eta txostenak
Hartzaileak: Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: Gaztelako, Katalanez
Gaur egungo garaiotan hezkuntzari buruzko eztabaida politikoa herritargoaren inguruan egosten eta mamitzen ari da. Alde batetik eta bestetik argudioak biderkatzen diren bitartean, hezitzaile izateko ardura daukagunok betiko galderari bueltaka segitzen dugu: nolako herritargoa eraikitzen (laguntzen) ari garen eskolatik. Bizitzarako, ezer arrotz izango ez zaigun mundu baterako heztea da gure asmoa eta horrek, noski, eskola mundua berreratzera garamatza. Hezkuntza eredu humanista eta global berria abiapuntua hartuta, liburu honek eskaintzen digun ikusmoldea kosmopolita, emantzipatzaile, kritiko, parte-hartzaile, demokratiko, eraikitzaile, gogoetatsu, dialogiko eta, batez ere, transformatzailea da.
Liburu honek eskola-praktikaren diagnostikoa, premiak eta antolamendurako euskailuak planteatzen dizkigu era zorrotz, didaktiko eta ulergarri batean. Horregatik bihurtu da ezinbesteko irakurketa hezitzaileentzat eta argi-emailea seme-alaben eskola-ereduaz kezkatzen diren gurasoentzat. Mundu bidezkoago bat erdiesteko hezkuntza baliabiderik behinena dela sinesten dugunontzat argudio-iturri oparoa da liburu hau.
HERRITARGO GLOBALA BILDUMA Herritargo globala izeneko korronte sozialak, mundu bidezkoago eta iraunkorrago bat lortzeko konpromisoa hartutako herritargo-eredu berri bat sustatzen du. Ikuspegi horretatik, herritargo globalerako hezkuntzak aniztasuna errespetatu eta balioestearen alde, ingurumena babestearen alde, ardurazko kontsumoaren alde eta giza eskubide indibidual eta sozialen alde egiten du. Testuinguru horretan, Intermón Oxfam-en "Herritargo Globala" bildumaren helburua, gure ikastetxeetan eta gizartean elkarrizketa, parte hartzea, erantzukizun partekatua eta eraldatzeko konpromisoa indartuko dituzten lanabes teoriko eta praktikoak eskaini nahi ditu. Publikazioak elkarren osagarriak diren bi bidetatik bideratzen ditu: Jakintzak eta Proposamenak. Aurrenekoan, herritargo globalarekin loturiko ekarpenak eta alternatiba teorikoak biltzen dira. Proposamenak bilduman, berriz, herritargo global horretaz jabetzeko eta bera eraikitzeko estrategiak praktikan jartzen lagunduko duten dibulgaziozko eskuliburu pedagogikoak.