HITZEMATEA. Zineforum eta rol-jokoa pertsona migratzaileen emozioez

Baliabideen bilatzailea

HITZEMATEA. Zineforum eta rol-jokoa pertsona migratzaileen emozioez

Autorea: Pep Garrido Montblanch
Data: 2017
Gaiak: 
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:

Irakasleentzako “Hitzematea” gida didaktikoaren edizio berritua da hau. Horren helburua, migrazioaren problematikaz sentsibilitatea pizteaz gainera, migrazioen inguruko topiko eta estereotipoak suntsitzea da, hezkuntza formal eta ez formalean, bigarren mailako hezkuntzako ikasleekin.

Migrazioa gertakari masiboa den arren, ez da zerbait despertsonalizatua: migratzaile bakoitzak bere historia dauka eta bere emozioak pertsonal, bakar eta berariazkoak dira. Pertsona migratzailea aztertzeko ikusmolde generalizatzaile eta abstraktuaz beste aldera, proposamen didaktiko honen xedea da pertsona horren errealitateaz ikuspegi zehatz eta emozionala sustatzea, hemen proposatzen diren jardueren bitartez.

Horretarako, lehen-lehenik, migrazio-eskarmentuarekin loturiko zortzi filmetako bat aukeratu, ikusi eta iruzkintzearen bidez kokatuko da aztergaia. Gidan dator film hori ikusi aurretik irakurtzeko sarrera labur bat eta, ikusitakoan, bera aztertzeko gida moduko bat.

Bigarrenik, filma ikusitakoaren ondorengo rol jokoa: hasierako fasean pertsonaiak sortu eta jokoa bera garatuko da. Horrek, migratzailearen larruan ipintzeko aukera emango dio ikasleari, migrazio-prozesuaren etapak zeharkatuz. Amaitzeko, talde osoak itxiera bera izango du bukaera.

Helburuak:

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía gloabal, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.