Irak, azalean

Baliabideen bilatzailea

Irak, azalean

Autorea: Ferran Polo
Data: 2003
Gaiak: 
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Global express-eko edizio honetako helburua, era guztietako liskar armatuetan eragina duten aktore eta faktoreak ezagutu eta atzematea da. Era horretan, hedabide batzuek xede duten arazoen sinplifikazioa gainditu eta agerian uztea nahi da. Argazkien azterketa abiagune hartuta, lehendabiziko jardueraren xedea da irudiek sortarazitako sentimenduak azaleratzea eta liskar armatuen gordinkien nozitzen dituena biztanleria zibila dela erakustea. Egungo Iraken mapara eta izaniko itun eta hitzarmenetara so eginik ikusiko dugu, kolonizazioaren ondorioz, muga artifizialak dituen estatua dela Irak; horrek beste hainbat arazo ere erakusten ditu, hala nola egungo mugak eta bertan bizi diren nazionalitateenak bat ez etortzea. Horrela ikusten da kurdu herriaren drama, adibidez, Irak, Turkia, Siria eta Iranen sakabanaturik. Ondoren petrolioak gure bizimoduan duen garrantziaz eta Iraken liskarrean duen eraginaz gogoeta egitera dei egiten zaio ikasleari. Hurrengo jardueran ikasleak ikertzaile jokatzeko eta hedabideen irakurketa kritikoa egiteko aukera izango du. Bukatzeko, nazioarteko bahiketaren ondorez, Irakeko herritarrek nozitzen duten giza eskubideen urraketa agerian utziko da.
Helburuak:
Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena. Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía gloabal, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.