Joko Olinpikoak: citius, altius, fortius

Baliabideen bilatzailea

Joko Olinpikoak: citius, altius, fortius

Autorea: Profesorado de investigación-acción de Intermón Oxfam
Data: 2008
Gaiak: ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:

Global express honetan, Joko Olinpikoak eredu edo adibide harturik, kirol asko negozio-ikuskizun bihurturiko horrek maiz bidegabekeriak dakartzala ikusirik, ekitaldi hori zein enpresak nagusiki babesten duten aztertzen da; ondoren, espiritu olinpikoaren balioak eta kirol arropa eta oinetakoak ekoitzi diren lan-baldintzak konparatuko dira.

Sektore horrentzat lanean ari diren fabriketako hiru langileren testimonioetan oin harturik, Indonesia, Marokko, Thailandia eta antzeko herrialdeetako beharginek —emakumeek, batik bat— sistematikoki jasaten dituzten eskubideen urraketaren berri izango dugu.

Azkenik, kontsumitzaile garen aldetik, gizartean dugun rolaz gogoeta egitera behartuko gaitu materialak eta errealitate horiek aldatzeko gizakiak eta kolektiboak egin dezaketenaz eztabaida irekitzea proposatuko da.

Helburuak:
Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena. Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía gloabal, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.