Kontsumo arduratsua ikastetxeetan
Kontsumo arduratsua ikastetxeetan
Data: 2012
Gaiak: Bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua, ECG esparru teorikoa
Baliabide-mota: Liburuak, artikuluak eta txostenak
Hartzaileak: 10 eta 12 urte, 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak, 3 eta 6 urte, 6 eta 8 urte, 8 eta 10 urte, Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: Gaztelako
Munduan egoera bidezkoago bat lortzen laguntzeko Ipar aldeko herritarrak duen lanabesik eraginkorrenetako bat kontsumo arduratsua da: kontzeptu hau ikasgelan lantzeari esker, ikasle-irakasleak elkarrengana hurbildu eta, elkarrizketa bidez, izpiritu kritiko eta solidarioa hedatzen eta sustatzen lagunduko dute.
Dokumentu hau Valentzia eta Murtziako herritargo globalera begirako heziketa-sarean esku hartu duen irakasle taldearen bizipenen emaitza da. Sare horretara biltzen diren proposamenen helburua, Iparreko herrialdeen garapen-eredua birplanteatzera ekarriko gaituen kontsumo arrazoizko eta kontzientearen garrantziaz ikasle-irakasleak kontzientziatzea da.
Dokumentuak ikastetxe denetarako lan-gida moduko bat izatea nahi du. Hasteko, jarduera bere funts teorikoan kokatzen du; ondoren, ikasgelara eramanik, kontsumo arduratsua ikastetxeetako ikasleekin jorratzeko, hainbat jarduera praktiko aipatzen ditu. Proposamenari bukaera emateko, jarduera eta ebaluatzeko lanabesak eta, azkenik, baliabideen gida agertzen dira.
Dokumentu hau Araceli Caballeroren "Protozoos Insumisos" liburua abiagunetzat harturik sortu da. Autoreak dioskunez: "Kontsumoa, herritargoa eraikitzeko lanabes bihurtzea nahi dugu". Egungo garapen-bideak gizartean eta ingurugiroan nolako ondorioak izan litzakeen arakatzeaz gainera, garapen horrek herrialde ahulen eta zigortuenetan bortizkiago eragiten dituela jendea jabetzea eta gu, herritar xumeak garen aldetik, zer egin dezakegun planteatu ere nahi dugu. Hitz gutxitan, norberaren erabakien eta egintzen arduraz jabetuak egongo diren herritarrak prestatu nahi ditugu.