Leo eta labirintoko misterioa
Leo eta labirintoko misterioa
Data: 2006
Gaiak: Bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua, Desoreka ekonomikoa eta justizia fiskala, Giza eskubideak eta oinarrizko gizarte eskubideak
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 10 eta 12 urte, 8 eta 10 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Kontua da, munduko pobrezia gai hartuta, jinkana bat egitea. Jarduerak ordu eta erditik bi ordu arte iraun beharko du eta ez da komeni taldekideak 30 neska-mutiko baino gehiago izatea. "Leo eta bere adiskideak" pertsonaiak tarteko, jarduera honekin, era ludiko eta bizidunean, pobrezia gorriko egoera definitzen duten gabeziak atzematea nahi dugu. Era berean, ikasleek munduan dauden horrelako errealitateez kontzientzia hartu eta horren aurrean jarrera kritikoa agertzea nahi da. Azkenean, gure ekonomi eta produkzio ereduaz ez ezik, gure bizimoduez ere gogoeta egin dezagun balio behar du, gure inguruan konpromisozko jarrerak biderka daitezen bultzatzeko.
Dinamika hori burutzeko bospasei laguneko bost talde osatu behar dira; Leoren aitaren mezu elektroniko bat eta labirintoaren mapa jaso bezain laster, talde bakoitzak osasun, elikadura, lan, higiene eta hezkuntzarekin loturiko bost proba gainditu beharko ditu. Azken helburua, norberari ikertzea eta aztertzea egokitu zaion kontinentea deskubritzea da eta pobrezia gorrian bizi diren herrialdeetako premia behinenez kontzientzia hartzea.
gimLeo_guia_cast.pdf
gimLeo_guia_cat.pdf
Materiales_Leo_CAS.zip
Materiales_Leo_CAT.zip
Materiales_Leo_EUS.zip
Materiales_Leo_GAL.zip