Memed-en oparia

Baliabideen bilatzailea

Memed-en oparia

Autorea: Ester Casals
Data: 2004
Gaiak: ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 3 eta 6 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:

Memed-en historian oin harturik, hemen lortu nahi da haurrek liskar-egoera batean zer dagoen uler dezaten eta arrotz egin dakizkiekeen bizipenak ezagutzeko interesa piztea beraiengan. Liskar armatuak medio, etxetik arrapaladan ihes egin behar izan duen Memed haurraren bizipenak eta sentimenduak kontatzen ditu koaderno honek. Narrazioaren amaieran, horrelako liskarrik sekula ere ez errepikatzeko itxaropen eta desira agertzen dira. Bi ataza proposatzen ditu koadernoak, paraleloki: batetik, protagonistaren historia erakusten zaigu eta, bestetik, kontakizun horretan agertzen diren kontzeptu eta gaietan sakontzeko aukera ematen diguten jarduerak eskaintzen zaizkigu. Jarduera horiek eskarmentuan oinarritu dira eta protagonistaren bizipen, ezagutza, pertzepzio eta gainerakoak behin eta berriz adierazten dituzte. Memed-en historia zehatz-mehatz kontatzen du gida didaktikoak eta, era berean, koadernoan agertzen diren ilustrazio eta jarduera guztien aplikazio didaktikoa urratsez urrats agertzen ditu.

Helburuak:
Lehen Hezkuntzako gainerako zikloetarako materialak eta Bigarren Hezkuntzarako baliabideen gida eskaintzen dituen "Bizitza duinaren alde, utikan armak!" maleta pedagogikoaren osagaietako bat da koaderno hau.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía gloabal, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.