Nola antolatu eragin politikoko ekintza bat ikasgelatik?
Nola antolatu eragin politikoko ekintza bat ikasgelatik?
Data: 2012
Gaiak: Demokrazia eta parte-hartzea, Desoreka ekonomikoa eta justizia fiskala, Ingurumena eta klima aldaketa
Baliabide-mota: Hezkuntza esperientzia
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: Gaztelako
Munduak elkarlotuz proiektuaren (MEP) 2011-2012 edizioan era telematikoan eginiko lanak eta lurralde-topaketan landuriko ondorioak abiapuntu hartuta, ikasgelan prestatu genuen intzidentzia-egintza Kataluniako Parlament-eko diputatu batekin; jarduera horrek eman zion amaiera Katalunian MEPen 11-12 edizioari. Jarduerak hainbat elementu izan zituen: batera erdietsiriko ondorioetatik abiaturiko elkarrizketa irekia, azken agiriaren irakurketa eta ikasleek egin nahi izan zituzten galderei ihardespena ematea.
Eskolako DBHko 2.eko bi taldeok hartu genuen parte, tutoretza orduetan eta, elkarrizketaren prestaketan eta diseinuan gela osoak esku hartu bazuen ere (29 ikasle, taldeko), diputatuarekin elkarrizketan zortzi gazte izan ziren (launa lagun gelako) denen ordezkaritzan, Kataluniako beste hiru ikastegiren ordezkariekin batera.
Esperientzia hau Los Negrales-en (Madril, Espainia) 2012ko uztailean eginiko "Educar para una ciudadanía global" izeneko V. Mintegian aurkeztu zen eta memoria Kaidaran dago eskura.