Nor den nor arma-negozioan

Baliabideen bilatzailea

Nor den nor arma-negozioan

Autorea: Montse López, Vanessa Quintana, Gaspar Tarrida
Data: 2004
Gaiak: , ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Gaztelako, Katalanez
Azalpena:

Arma-merkataritza eta liskar armatuen artean dagoen lotura agerian uzten du jarduera honek. Bi mundu mapa aztertzearen bitartez, liskar armatuez eta armen salerosketaz era askotako informazioa ematen da. Zerrendetan adierazitako herrialdeak mapan bilatu behar dira. Taldearen erdiak, arma-merkataritzan onuradun nagusiez eta merkantziaren erosleez informazioa dauka; beste erdiak, aldiz, egun gerra egoeran bizi diren herrialde batzuen zerrenda du. Lan hori amaitutakoan, kontua izango da jasotako informazioa osatzea, talde desberdinetako pertsonak konbinatuz. Bi talde erdiek duten informazioa erkatzean, arma-merkataritza eta egun diren liskar armatuen artean dagoen lotura agerian utziko da.

Jarduera hau egiteko gutxienez ordubeteko saioa egitea aholkatzen da.

Helburuak:
Jarduera hau, gai honekin loturiko beste hainbat material eta jarduera eskaintzen dituen Armak kontrolpean maleta pedagogikoaren barneko Mugi zaitez. Armak kontrolpean baliabide-karpetako osagaietako bat da.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía gloabal, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.