Orientabide teoriko eta praktikoak bizipenak sistematizatzeko

Baliabideen bilatzailea

Orientabide teoriko eta praktikoak bizipenak sistematizatzeko

Autorea: Óscar Jara Holliday
Data: 2011
Gaiak: 
Baliabide-mota: Liburuak, artikuluak eta txostenak
Hartzaileak: Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: Gaztelako
Azalpena:
Oscar Jara Holliday, Estudios y Publicaciones Alforja (San José, Costa Rica) zentroko zuzendari nagusi eta CEAAL-en (Latinoamerikako Gizaki Helduak Hezteko Kontseilua) Bizipenen Sistematizazioa Sostengatzeko Egitarau Latinoamerikarreko koordinatzaile izaki, hezkuntza-bizipenen sistematizazio prozesua betetzeko xedez, maila teoriko eta praktikoko orientabideez osaturiko gida interesgarria aurkeztuko digu. Matinal aldizkariarentzako elkarrizketa batean Oscar Jarari jasotako hitzetan (Kaidaran ere ikusiko dituzue), “Bizipenen sistematizazioaren funtsezkoa zertan datza? Praktikaren inguruan eta praktikan euskarri hartutako gogoeta eta interpretazio prozesua da, bizipen horretan esku hartu duten faktore objektibo eta subjektiboen berreraikuntza eta antolamenduan oinarriturik egiten dena, ikaskuntzak ondorioztatzeko eta denen artean partekatzeko. Horregatik, bizipen baten dokumentazio, kontakizun edo berreskurapen historiko hutsa —bera gertarazteko beharrezko ariketak badira ere—, ez dira "bizipenen sistematizazioak", berez. Era berean, sakabanaturik dauden datuak edo informazioak klasifikatzeaz, katalogatzeaz edo ordenatzeaz ari bagara, datu edo informazioen "sistematizazioaz" ari gara; termino berbera darabilgu guk, baina zerbait konplexu eta biziago bati dagokionez (bizipenei); horiek, izan ere, interpretazio kritikoa egitea agintzen dutenez, beti "bizipenen sistematizazioa" termino konposatua erabiltzen dugu, "sistematizazio" terminoa soilik baliatu ordez". Bizipenen sistematizazioak hezitzaileoi geure bizipenez ikuspegi kritiko batez jabetzeko aukera emango digu, prozesuan esku hartzen duten aktoreei elkarrizketa kritikoa eginaraziz, bizipen horiek hobetzen lagunduko duten erakutsiak ondoriozta ditzagun. Gida horren osagarri, ikaskuntzak berreskuratzeko fitxa-proposamen bat eta lehentxeago aipatu bezala, Matinal aldizkariak Oscar Jarari 2010 urteko ekaina eta iraila bitartean egin zion elkarrizketa.
Helburuak:

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía gloabal, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.